Emakume eta gizonen arteko “berdintasun erreala” lortu arte lanean jarraitzeko konpromisoa berritu du Eider Mendozak
Emakume eta gizonen arteko “berdintasun erreala” lortu arte lanean jarraitzeko konpromisoa berritu du gaur Eider Mendoza Larrañagak, Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EAJ-PNVren hautagaiak. “Gure lurraldean, azken urteetan, aurrerapauso nabarmenak eman dira arlo honetan, eta norabide egokian goazela esan dezakegu. Esaterako, 2018tik hona, urtetik urtera murriztu da emakume eta gizonen arteko soldata arrakala eta, hamarkada batean, ehunekozko ...