Errepublikako Batzokiko dantza taldearen ikurriña Udalari eskeintzea, Memoria Historikoa berreskuratzeko ariketa demokratikoa
Gaur goizean, Legorretako Udaletxean, ekitaldi hunkigarria bizitu dugu, Ezkiaga-Lasa sendiak hamarkadetan izkutuan gordetako ikurriña, EAJ-PNVren Batzokiko IRRINTZI ALAI dantza taldearen ikurriña, herriari eskeintzea erabaki eta Udalak donazioa jasotzeko ekitaldi xume bezain politta prestatzean.
Frankismoaren diktadurapean bizitako garai ilunetan, Ezkiaga-Lasa sendiak, bere bizia arriskuan jarri arren, etxeko zein Herriko hainbat bazterretan gorde zuen ...