EAJ-PNVk gaztetasuna, esperientzia eta “Legazpiren etorkizunarekiko ilusioa” uztartzen dituen hautagaitza aurkeztu du
EAJ-PNVk Legazpiko Udalerako hautagaitza aurkeztu du gaur, maiatzaren 28ko hauteskundeei begira. Eric Galvez Álvarez alkateordea du buru zerrenda honek. “Ziurgabetasun garaian bizi garen arren, ilusioz beteta gaude Legazpiren etorkizunarekin. 2015etik gaur arte, zutabe sendoak eraiki ditugu eta, horiei esker, aurrera egin ahal izan dugu, pandemiaren garairik zailenean ere”, azpimarratu du ...