Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Venezuelako presidentetzarako hauteskundeetan berme demokratiko eza salatu du eta giza eskubideekin duen konpromisoa berretsi du
Gipuzkoako Batzar Nagusietan ospatutako Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Batzordean, EAJ-PNVk kezka handiz entzun du ASOVENGIren testigantza.Gipuzkoan bizit diren venezuelar biztanleriaren integrazioa sustatzen duen elkarteak, uztailaren 28an Venezuelan ospatutako hauteskundeetan demokraziarako berme faltari buruz ohartarazi du, baita Maduroren erregimenaren pean hauteskundeen iruzurra eta errepresioak izan zirela salatu ere.
EAJ-PNVk Maduroren erregimenari dei egiten dio Venezuelako herriaren borondate demokratikoa errespetatzeko, herrialde karibearra suntsitzen ari den erabateko totalitarismotik ateratzeko bide bakarra baita; eta azpimarratu du praktika antidemokratiko horiek Euskal Herrian ere normalizatzeko arriskuaz: “Defendaezina defendatzen duten horiek Gipuzkoa Venezuela bihur dezakete, eta horrek kezkatzen gaitu,” adierazi du taldeko bozeramaileak, Xabier Otxoak.
Ildo horretan, batzarkide jeltzaleak azpimarratu duenez, “zortzi milioi pertsonek beren familiak eta lagunak atzean utzi dituzte bizirik irauteko, beldurraz ihesi”; eta demogagia politikoak dakartzan ondorioak salatu ditu. “Populismoak erretorika eta promesa hutsen bidez konbentzitzen du, baina ondorioak jasaten dituztenak herritarrak dira”. Horrez gain, Otxoak nabarmendu du erregimenak komunikabide eta gobernu-erakundeen gaineko kontrolak diktaduraren biziraupena bermatzen duela, oinarrizko giza eskubideak urratzen dituen bitartean.
Hauteskunde-sistema ere manipulatu izan zen hauteskunde-iruzurra egonkortzeko. 21 milioi hautesletatik, 8 milioi herrialdetik kanpo bizi dira, eta horietako % 10ak baino ez zuen botoa emateko eskubidea baliatu. Hala ere, González Urrutia opositorea irabazle garbi bezala irragarri zuen hauteskunde-sistemak. Honen ostean, behin betiko emaitzak jakin baino lehen, ustezko hackeoa jasan zuen sistemak eta aktak desagertu egin ziren. Gertakariak agerian uzten du Venezuelako herriaren atsekabea emaitza inposatu eta faltsutu horien aurrean.
Euskadiren eta Venezuelaren arteko lotura historiko eta afektiboa oinarri, EAJ-PNVk giza eskubideen eta demokraziaren defentsarekin duen konpromisoa berresten. Are gehiago, ASOVENGI bezalako elkarteak laguntzen jarraituko du errepresiotik ihes egiten duten pertsonen integrazioa eta ongizatea sustatzen laguntzeko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31