Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/11/19

Zalduspe, EAJ-PNVk defendatutako eta herritarrek gehien bozkatutako autobus geltokiko kokapen definitiboa

Botoen %75ak Zalduspeko kokapena babestu du, EAJ-PNV eta PSEren gobernuak duela 4 urte hartutako erabaki estrategikoa berretsiz.
Zalduspe, EAJ-PNVk defendatutako eta herritarrek gehien bozkatutako autobus geltokiko kokapen definitiboa

Guztira, 4.268 arrasatearrek hartu dute parte autobus geltokiaren kokapen iraunkorrari buruzko kontsultan, eta botoen %75ak Zalduspe aukeraren alde egin du, Laubidek lortutako %25aren aurrean. Emaitza honek, berretsi egiten du EAJ-PNV eta PSEren gobernuak lau urte lehenago hartutako erabaki estrategikoa, geltokia behin-behinean Zalduspera eramatea erabaki zutenean.

Talde jeltzaleak hasieratik defendatu du Zalduspe dela autobus geltokirako kokapen onena, herritarrei eta udalerriari onura gehien eskeintzen dien lekua delakoan. Alderdiak azpimarratu du, kontsulta honek 2019an hartutako erabakia legitimatzen duela, EH Bilduk Laubide proiektua alternatiba gisa bultzatu zuen unean. Orain, herritarrek gehiengoz babestu dute Zalduspe, urte hauetan EAJ-PNVk defendatutako jarrera sendotuz.

EAJ-PNVk eskerrak eman dizkie prozesu honetan parte hartu duten herritar guztiei, kontsulta honek demokrazia eta herritarren parte-hartzea sustatzeko garrantzia azpimarratzen duelako. Halaber, Udalari eskatu diote arduraz jokatzeko eta autobus geltoki berriaren proiektua garatzeko, herritarren beharrak asetzeko beharrezko zerbitzuak izango dituela bermatuz.

Talde jeltzaleak adierazi du etorkizuneko Zalduspeko geltokia espazio funtzional eta modernoa izan behar dela, instalazio erosoak, itxiak eta argiztatuak barne hartuz; kafetegia, zerbitzu egokiak eta ibilgailuentzako lurpeko aparkalekua ere sartuko lirateke. Gainera, proiektuaren exekuzioan atzerapen alferrikakoak ekiditea beharrezkoa dela nabarmendu dute, diseinua eta esleipena 2025erako amaituta egon daitezen proposatuz.

EAJ-PNVk uste du kontsultaren emaitzak ez duela soilik erabaki estrategiko garrantzitsu bat berresten, baizik eta Arrasate hobeto konektatu eta funtzionalago baterantz bidea markatzen duela. Proiektu honetan aurrera egitearen erantzukizuna Udalaren esku dago orain, Zalduspeko autobus geltokia ahalik eta denbora laburrenean errealitate bihurtzeko ardura hartuz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube