Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bigarren urtez jarraian, Hondarribiko historiako aurrekonturik altuenak herritarren eskaera nagusiei erantzun gabe jarraitzen du
Ez zaigu onargarria iruditzen herritarrei ahalegin handiagoa eskatzea tasak eta zergak igota aurrekontu hau egitekoAurrekontuari 4.200.000 euroko 40 zuzenketa egitea proposatu du EAJ-PNV taldeak
Hondarribiko Udalaren 2025erako aurrekontua 33 milioi eurotik gorakoa izango da. Inoizko aurrekonturik handiena.
Proiektuak hirirako beharrezkoak diren inbertsio garrantzitsuak baditu ere, urteetan landutako proiektuetatik datozenak, hala nola Arrantzale Auzoa berrurbanizatzetik, herritarren eskaera nagusiei erantzuteko proposamen garrantzitsuak falta direla ikusten dugu.
Adibidez, ez dugu udal-aurrekontuan jasota ikusten herritarren eskaera nagusietako bati irtenbidea emango dion partidarik, hala nola etxebizitza eskuratzeko aukerari. Gure ustez, HAPOren garapenean aurrerapausorik eman ez delako gertatu da, eta hori gabe ezinezkoa da esparru horretan konponbiderik eskaintzea.
Bereziki deigarria egin zaigu tokiko merkataritza sustatzen duten jardueretarako aurrekontua murriztea. Ez da sektorea dinamizatzeko ekintza berririk aurreikusi, eta jardueretarako partida murriztu egin da.
Gobernu-talde honen aurrekontuak diseinatzeko modu berriaren ondorioz, tasak eta zergak oro har igo dira, urtearen hasieratik diru-sarrera gehiago izateko. Udalaren aurrezkia datorren urteko apiriletik aurrera erabili ahal izango da inbertsio handiei aurre egiteko, eta gobernu-taldeak nahiago du inbertsioak une honetan sartzea, herritarrei ahalegin handiagoa eraginez. Gure ustez, ez da beharrezkoa eta inbertsioei beste era batera aurre egin dakieke.
EAJ-PNVk, gobernu-taldearen proposamena aztertu ondoren, 40 ekarpen egin ditu herritarren eskaerei eta hiriaren garapenari erantzuteko, bederatzi arlotan sailkatuta:
- Etxebizitza
- Mugikortasuna
- Ekonomia
- Hurbileko gizarte-zerbitzuak
- Hondarribia bizirik!
- Hondarribia atsegina eta lagunkoia
- Nortasuna eta ondarea
- Ingurumena eta iraunkortasuna
- Udala modernizatzea
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31