Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk 879.000 euroko zuzenketak aurkeztu dizkio 2025eko udal-aurrekontuaren proiektuari
Errenteriako PNVk ez du 2025eko udal aurrekontuaren proiektuaren osoko zuzenketarik aurkeztuko, nahiz eta proiektuan gabezia batzuk antzeman ditugun, eta horiek zuzentzen saiatuko gara aurkeztu dizkiogun zuzenketekin“Errenteriako EAJ-PNVk ez du 2025eko udal aurrekontuaren proiektuaren osoko zuzenketarik aurkeztuko, nahiz eta proiektuan gabezia batzuk antzeman ditugun, eta horiek zuzentzen saiatuko gara aurkeztu dizkiogun zuzenketekin. Eta hau egin dugu, gure politika eraikitzaile eta arduratsua egiteko moduari leial, Errenteriak udal-jarduera gauzatzeko eta garatzeko mekanismorik garrantzitsuena izan dezan: aurrekontuak" adierazi du Elixabete Murua EAJ-PNVko bozeramaileak 2025eko Udal Aurrekontuari egindako zuzenketa partzialen aurkezpenean. “"Erantzukizunez eta konpromisoz jokatzea, horixe baita gure udal-ekintzaren ardatz nagusia. Errenteriarrekin hartu dugun konpromisoa, Errenteriako interes orokorraren defentsan oinarritzen dena" azpimarratu du.
Horrela jarraitu du bozeramaile abertzaleak "aurrekontuari zuzenketa partzialak aurkeztu dizkiogu, aurrekontuaren alderdirik ahulenak zuzentzeko eta udal-baliabideak lehentasunezkotzat jotzen ditugun arloetara bideratzen saiatzeko. EAJ-PNV Errenteriak Gizarte Zerbitzuen, Hirigintzaren, Mugikortasunaren, Segurtasunaren, Ingurumenaren, Gazteriaren edo Ingurumenaren arloetan aurkeztutako zuzenketak".
Zuzenketek 879.000 euroko zenbateko ekonomikoa planteatzen dute, eta horietatik honako hauek nabarmentzen dira:
Gizarte Zerbitzuak:
• Zahartze aktiboa sustatzeko programa garatzea. 50.000
Hirigintza:
• EITak eta birgaitze-obrak egiteko dirulaguntzak herritar guztiei zabaltzea.
• Auzoen araberako diagnostikoa. 50.000
• Etxebizitza hutsaren azterketa. 25.000
Sustapen ekonomikoa:
• Lehen sektoreko ekoizleentzako online salmenta-plataforma garatzea. 60.000
Mugikortasuna – Segurtasuna:
• Errenteriako puntu beltzak eguneratzea eta horietan esku hartzea. 50.000
• Pontika Igantzi igogailua. 1.100.000
Ingurumena:
• LED argiteria publikoa. 80.000
• Bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua ezartzea. 84.000
Gazteria:
• Gazteak emantzipatzeko udal-baliabideen etengabeko ebaluazioa. 35.000
- Teknologia berrien erabilera egokirako prebentzio eta sentsibilizazio kanpainak. 15.000
Kirola:
• Polikiroldegietako makineria berritzea. 80.000
Azkenik, EAJ-PNVko bozeramaile Elixabete Muruak azpimarratu duenez, "EAJ-PNVk aurkeztutako zuzenketak politika sozialak finkatzearen, gure herritarren zerbitzura dagoen hirigintzaren, mugikortasunaren, gure udalerriko segurtasunaren eta gazteriaren aldeko apustu sendoa dira. Proposamen horiek politika modu eraikitzaile eta arduratsuan egiteko moduari eragiten diote, errenteriarrekin hartzen dugun konpromisoarekin, gure udal-ekintzaren ardatz nagusia den interes orokorraren defentsan" amaitu du.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31