Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
PNVk erantzukizun politikoa eskatu dio oposizioari 2025eko aurrekontuen negoziazioan
Arrizabalagak Eusko Alderdi Jeltzalearen akordiorako borondate zintzoa berretsi du, gipuzkoarron ongizate integrala bermatze alderaGipuzkoako 2025eko aurrekontuak onartzeko akordiorako borondatea berretsi du Maria Eugenia Arrizabalagak, PNVko bozeramaileak, gipuzkoarron ongizate integrala babestea izanik helburu. “Une erabakigarria da gipuzkoar guztientzat eta, EAJk adostasun zabalak lortzeko lan egingo du”, nabarmendu du Foru Gobernuarekin gaur izandako bileraren ostean.
Ziurgabetasun handiko garai honetan, Mendozaren foru gobernuak aurkeztutako proiektuak Lurraldearen ongizatea eta garapena bermatzea du xede, eta horretarako beharrezkoa da oposizio taldeen borondate politikoa.
Bozeramailearen esanetan, hitzetatik eta erretorikatik ekintzetara salto egiteko unea da, hau da, ardura politikoa erakusteko garaia da. Horretarako, Arrizabalagak aurrekontuen negoziazioan konpromisoa eskatu dio, bereziki, oposiozoko lehen indarrari. “Iaz, EH Bilduk, hasierako batean akordiorako borondatea erakusten saiatu bazen ere, azken momentuan atzera egin zuen eta, beti bezala, ezezkorako aitzakiak azaldu zituen. 2025eko kontuei begira, beste behin ere aukera dute behingoz gipuzkoarrekiko ardura erakusteko”
EH Bilduk Nafarroako aurrekontu negoziazioan erakutsi du, beste behin ere, akordioetara iristeko duen gaitasuna eta malgutasuna. "Nafarrekiko erantzukizunez jarduten dutela diote, herritarren interesak bermatzeko eta gobernu egonkor bat sustatzeko. Gipuzkoarrekiko gauza bera egiteko eskua luzatzen diegu", adierazi du Arrizabalagak.
“Argi dago aurrekontuen negoziazioak lankidetzan oinarritutako akordioak lortzeko aukera ematen diela oposizioko taldeei eta Gipuzkoaren beharrei ondo erantzuten dien proiektu batean hobekuntzak txertatzekoa ezezkorako aitzakia bila ibili beharrean” bukatu du Arrizabalagak.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31