Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Getariako EAJ-PNVko kideak Bide Azpiegituretako foru diputatuarekin elkartu dira Meagako bidearen eraberritze proiektua bultzatzeko
Meagako errepidea izan zen gai nagusia, EAJ-PNVk berriz ere eskerrak eman zizkion foru diputatuari alderdiak egindako eskaerak onartu eta martxan jartzeagatik. Hala ere, zenbat arazo gehiago ere mahaigaineratu zituzten, errepideko zuloen konponketak ahalik eta azkarren konponbidea behar duela, errepidean zulo oso handiak daudelako, eta bertako begetazioaren mozketa burutu behar dela, bisibilitatea kentzen baitu errepidean. Baita, noski, errepidearen berritze integralaren proiektua bultzatzea.
Aldundiaren partetik harrera ona izan zuten eta gaiak banan-banan aztertu ziren. Horrela, etorkizun hurbilean Meagako errepidea konpontzeko proiektu berri bat egiteko konpromisoa hartu zen eta zuloak ahalik eta lasterren konponduko dituzte.
N-634tik San Prudentzio eta Askizurako sarreraren inguruan, lanketa egin aurretik, EAJ-PNVk Madrilen eskatutako Getaria – Zumaia pasealekuaren exekuzio proiektua amaitu behar da eta gero horren arabera moldatu.
Erromes bidea (Loidi Baserriko aldapa) eta Askizuko bidea lotzen diren puntuan bisibilitatea lortzeko aktuazioa aztertzeko konpromosioa ere hartu zen.
Getariako EAJ-PNVko kideak pozik agertu dira bileraren ondoren, “bilera oso interesgarria eta emankorra izan da, Aldundiaren partetik prestutasuna ikusi dugu gure proposamenekiko, gauzak onbidean, getariarren bizi kalitatea asko hobetuko dute proiektuok”.
Azkenik Maria Ubarretxena foru diputatuak jakinarazi zion udal taldeari, ostiral horretan irekiko zela Getaria eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidearen errai bat. EAJ-PNVtik oso berri ona dela berretsi dute eta obrak maiatza bukaerarako amaituak izatea espero da.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31