Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/11/06

PNVk Gipuzkoako txirrindularitza babesten jarraituko du

Ander Garay batzarkideak Federazioaren eskakizunei erantzuteko konpromisoa berretsi du
PNVk Gipuzkoako txirrindularitza babesten jarraituko du

Ander Garay batzarkideak adierazi du Gipuzkoako txirrindularitzak dituen arazoei konponbidea emateko, bai foru gobernua, baita Eusko Jaurlaritza ere, bidelagun izango dituela. Gaur ospatu den osoko bilkuran batzarkide jeltzaleak EAJren konpromisoa iragarri du, orain arte bezala Federazioaren eskakizunei erantzuteko. “Arazoei irtenbidea bilatzeko borondate osoa daukagu, horretan gaude, gabiltza, eta beharrezkoa den guztietan ibiliko gara”.

Jeltzaleon jarrera Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren arazoei aurrea hartzea izan du helburu eta, horretarako,lau eskakizun zehatz plazaratu dizkio Aldundiari:

          • Lehenik, talentua garatzeko ibilbideak sustatzera bideratutako programak lehentasunezko helburu gisa bermatzea, Gipuzkoako txirrindukaritzari lotutako disziplina guztietan.

          • Bigarrenik, Federazioaren gobernantza ziurtatuko duten formulak bermatzeko lanean jarraitzea.

          • Hirugarrenik, egun bezala, txirrindularitza-kluben jarduerak baldintza onenetan egin ahal izatea bermatzeko beharrezkoak diren urrats egokiak ematea.

          • Azkenik, administrazio publikoekin eta txirrindularitza-federazioekin batera sortutako erakunde arteko mahaoian, baliabide eta prozedurei dagokienez, ahalik eta modurik seguruenean eta egokienean erantzungo dieten irtenbide adostuak bermatzea.

Ildo horretan, Federazioko lehendakari ohiak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol batzordeko agerraldian eginiko adierazpenak ekarri ditu gogora Garayk: “Lasterketak antolatzeko zailtasunen berri eman ostean erabaki politikei esker desblokeatzen dira baimen eta arazo burokratikoak”. Are gehiago, adierazpenarekin bat eginez, batzarkide jeltzaleak txirrindularitzarekiko konpromisoa berretsi du gaurkoan.

 

Horrela, PNVk adostasunean eta elkarlanean oinarritutako lankidetzaren alde egiten jarraituko duela baieztatu du, orain arte bezala, federazioa eta klubak entzun eta errespetatuz, merezi duten irtenbidea bilatzeko borondatearekin.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube