Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/10/25

Ordiziako EAJ-PNVk datorren urteko ordenantza fiskalak hobetzeko hiru proposamen aurkeztu ditu

Ordenantza fiskalak onartzeko eztabaida hurbil dagoenez, EAJ-PNVko udal taldeak udal gobernuari aurkeztu dizkio udalerriko zergak, tasak eta prezio publikoak hobetzeko prestatu dituen proposamenak.
Ordiziako EAJ-PNVk datorren urteko ordenantza fiskalak hobetzeko hiru proposamen aurkeztu ditu

Hauek dira EAJ-PNVren proposamenak:

          • Lukusingo plazan dagoen autoen kargagailu elektrikoaren zerbitzua ordenantza fiskaletan sartzea. “2023an Udal Gobernuak lehen kargagailua jarri zuenetik, zerbitzua doakoa izan da” gogorarazi ondoren, EAJk azaldu du “urtebete igarota, beharrezkoa dela doakotasun horrek udal kontuetan izan duen eragin ekonomikoa baloratzea”. “Zerbitzua publikoa denez, prezio publikoak kokatzen diren ordenantzan jasota egon beharko luke”, argudiatu dute. “Horregatik, udal gobernuari eskatu diogu ordenantzetan sartzea”, gaineratu dute.

          • Majoriren tasa eta prezio publikoak ordenantza fiskaletan sartzea. “Majori Kiroldegian eskaintzen diren zerbitzuak publikoak dira eta, ondorioz, ordenantza fiskaletan jasota egon beharko lirateke – orain arte ez dira egon –“, adierazi dute. Ildo horretan, Majoriren Estatutuek 20. artikuluan hala ezartzen dutela azpimarratu dute. Gainera, aurreko legealditik tabernaren kudeaketa udalaren ardurapean dagoela ohartarazi dute, “beraz, bertan eskaintzen diren produktuek prezio publikoa izan beharko lukete”.

          • “Gure udalerrian dauden basoen ustiapenak landabideei eta herriko bideei eragiten die”, adierazi dute. Hori dela eta, dagokion ordenantza fiskala eta tasa eskatu dute basoak eta gure basoen ustiapenean erabiltzen diren landa-bideak kontserbatzeko.

Bestalde, kalkulatu dute "oro har, tasa gehienen igoera % 3koa izango dela, hondakinak izan ezik; eta hondakinen kasuan, % 6koa".

Bukatzeko, EAJ-PNV udal taldeak Ordiziarekin, ordiziarrekin, duen konpromisoa berretsi du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube