Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/10/24

2012tik lehen aldiz igoko dituzte zergak Hondarribian

Tasak % 3,5 igotzea proposatu dute Abotsanitzek eta EH Bilduk
2012tik lehen aldiz igoko dituzte zergak Hondarribian

Urriko ohiko Osoko Bilkurak ordenantza fiskalaren aldaketa izango du punturik garrantzitsuena. 2012tik tasak izoztuta zeuden Hondarribian. Orain arte. Izan ere, Abotsanitz eta EH Bilduren gobernuak Hondarribiko herritarren tasak % 3,5 igotzea proposatu du.

Ezin dugu igoera hori ulertu, ezta onartu ere, batez ere ikusten ari garelako aurtengo aurrekontuaren gauzatze maila %100era iristea zaila izango dela. Hau da: Udalak ez du bildutako guztia gastatuko. Gainera, KPIaren igoera baino handiagoa proposatzen da.

Ezker abertzalearen udal gobernuak hainbat zerbitzu kontratatzeko inguruan erabaki batzuk hartu ditu. Erabaki horiek Udalaren diru-sarrerak igotzeko beharra sortzen dute. Herritarrei eta talde politikoei azalpen baten falta sumatu dugu prozesu honetan, tasen igoera horren zergatia ulertzeko.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNV udal taldeak ordenantza fiskalaren aldaketaren aurka bozkatuko du.

Galderak eta eskaerak

Udalaren egunerokotasunaren kudeaketarekin lotutako zalantza eta galdera asko daude. Behin baino gehiagotan, Abotsanitzek Alkatetzaren dekretuen jarraipenera bidali gaitu, hainbat gairen aurrerapena eta bilakaera ezagutzeko.

Gure ustez, lan- eta harreman-modu hori ez dator bat beren diskurtsoetan etengabe aitortzen duten hurbiltasun eta gardentasunarekin. Horregatik, udalbatzak Hondarribia Lantzenen egoerari buruz galdetzeko eskaintzen duen aukera aprobetxatuko dugu (ez dugu informaziorik desegite prozesuaren bilakaerari buruz), gizarte kohesioaren arloarekin lotutako informazio batzorde gehiago eskatuko ditugu (komunikabideen bidez egingo diren jarduerak ezagutzen ditugu) eta Kasino Zaharreko kafetegi zerbitzuaz ere galdetuko dugu. Oposizioan irekiera kudeatzea oso erraza zirudien arren, 16 hilabete gobernuan ez dira nahikoa izan martxan jartzeko.

Osoko Bilkuran jakinaraziko diren alkatetza-dekretuei dagokienez, zerbitzuak kontratatzeko prozesu batzuei buruzko informazioa eskatuko dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube