Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ-PNVk ezezko botoa emango dio Zergak, Tasak eta Prezio Publikoak %4.3a igotzeari
Udal talde jeltzaleak Irungo PSE-EEri eskatu dio utz dezala atzean dirua biltzeko grina eta hausnar dezala herritar guztien babesa bermatzekoJoan den ostiralean, urriaren 18an, aurreratu genuen bezala, EAJ-PNV Irunetik 2025erako tasak, zergak eta prezio publikoak KPIaren bidetik eguneratzearen aldeko apustua egiten dugu. Proposamen honen helburu nagusia gure herritarrek bizi duten egoera sozioekonomikoari benetako erantzuna ematea da; irundarrek beren egunerokotasunari arazorik gabe aurrera egin ahal izatea nahi dugu, presio eta eskakizun fiskal gehiagorik gabe.
Udal Gobernuak, ordea, datorren urteko Tasa, Zerga eta Prezio Publikoen zenbatekoa %4,3ra bikoiztea (KPI % 2,3 +2) proposatzen du. Igoera honek, Irungo pertsona eta familia askoren bizitzan eragina izango du, eta, gure ustetan, proposamen hau ez da justifikagarria; errenta maila edo egoera ekonomikoa edozein dela ere, irundar herritar guztiei berdin eragiten dielako. Eta, argi dugu, ideia hori ezin dugula EAJ-PNV Irundik partekatu.
Hala adierazi diogu behin baino gehiagotan Ogasuneko ordezkariari, baina asteotan ez dugu gure proposamen nagusiaren inguruko erantzun zehatzik jaso:
Udal tasa, zerga eta prezio publikoen eguneratze orokorra, KPIaren aldakuntzaren arabera[1].
Udal Gobernuaren proposamenean, gehieneko karga tasetan edo aurreko urteetan igoera handiak izan dituzten karga tasetan dauden tasak eta zergak izoztea baino ez da proposatzen. Horregatik, bide publikoan dauden mahaiak eta aulkiak ezartzeagatiko prezio publikoa izoztea proposatzen dugu, 2024an sektoreari, batez ere ostalaritzari, egindako proposamenak, igoera handia ekarri baitzuen. Era berean, bat gatoz Bizigune programari dagokionez OHZn aurkeztutako hobariekin.
Gainera, "Ibilgailu Klasiko" gisa sailkatutako ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zergan %50eko hobariak duen eraginari buruzko azterlana osatzea ere proposatu dugu.
Udal Gobernuak bezala, gure taldeak tasa, zerga eta prezio publikoetan progresibotasunaren alde egiten du, hala nola: haurtzaindegia, etxez etxeko arreta, haurtxokoak, udalekuak, eskola kirola, musika kontserbatorio eta eskola, zeramika tailerra, marrazketa eta pintura akademia... Halaber, gogorarazi beharra da hau 2023an hartutako udal konpromisoa dela, baina gaur egun oraindik ez dela zehaztasunik honen inguruan.
Aurkeztu ditugun zuzenketa guztien helburua fiskalitate justu eta progresibo bati esker aurrera egitea da, aldi berean, Irungo Udalak ematen dituen zerbitzu publikoen kalitatea mantenduz eta hobetuz.
Tamalez, gure proposamenak ez du nahi genuen erantzunik jaso, ez dugu akordio batera iristeko benetako prestasunik ikusi, eta udal gobernu mugiezin batekin egun dugu topo, Irungo herritarrei tasak, zergak eta prezio publikoak bikoizteko asmoa duen gobernu batekin. Beraz, Gobernuak aurkeztutako proposamenaren aurka bozkatzera behartuta ikusten gara.
Zintzoki uste dugu, Irunek inoiz baino gehiago behar duela, herritarrei gauzak errazteko, gure hurbileko merkataritza bultzatzeko eta, besteak beste, gure ostalaritza eta gure enpresa ehuna bultzatzeko... helburua duen udal zerga politika bat. Guzti honek, inguratzen gaituen testuinguru sozioekonomikora egokituta egon beharko luke.
Hori guztia dela eta, Irungo PSE-EEko gobernu taldeari eskatzen diogu alde batera utz dezala dirua biltzeko grina, errepasatu ditzala bere zenbakiak eta aprobetxa dezala Udalaren egoera ekonomiko ona Irungo herritarren ongizateari laguntzeko.
[1] Euskal Autonomia Erkidegoan, 2024ko irailean, KPIaren urteko aldakuntza-tasa % 1,8koa izan da, eta 2024an metatutako inflazioa % 2,1ekoa izan da.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31