Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Tasak eta Zergak KPIaren ingurura eguneratzearen alde egin du
Udal talde jeltzaleak tasak, zergak eta prezio publikoak eguneratzeko proposamen alternatiboa aurkeztu dio udal gobernuariAzken urteotan bizi dugun egoera ikusita, bizitza soldaten gainetik garestituz, eta udal bilketa orokorraren igoerarekin, Irungo familiek beraien gaineko presio fiskal gehigarria kontuan harturik, EAJ-PNV Irundik tasak, zergak eta prezio publikoak KPIaren bidetik eguneratzearen aldeko apustua egiten dugu. Gure herritarrek bizi duten benetako egoera sozioekonomikoari erantzutea lehenesten du gure proposamenak; irundarrek beren egunerokotasunarekin jarraitu ahal izatea nahi dugu, presio eta gehiegizko eskakizun ekonomiko gehiagorik gabe.
Hurrengo udalbatzara eramango dugun proposamen honek herritarrei babes sozial handiagoa emateko ekimenak biltzen ditu, eta dagoeneko Udal Gobernu sozialistari ere aurkeztu dioguna da. Hori bai, eta tamalez, egun oraindik ez dugu erantzunik jaso.
Irunek, inoiz baino gehiago behar du gure herritarrei, gure hurbileko merkataritzari, ostalaritzari eta gure enpresa sareari lagunduko dion, testuinguru sozioekonomikora egokitutako udal zerga bilketako politika bat.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31