Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aurten ere ezin dugu babestu Hondarribiko udal gobernuak bularreko minbiziaren aurkako borrokari buruz proposatutako testua
Hondarribiko EAJtik gure babesa eta gertutasuna adierazi nahi diegu gaixotasun hau jasaten ari diren hondarribitar guztiei eta beraien senideeiIaz bezala, EAJ-PNVk ez du udal gobernuak proposatutako testua babestu. Gure ustez, gobernu honek ez du bilatzen, ez gai honetan, ez beste batzuetan, adostasunezko gehiengorik, ez baita aukerarik egon besteproposamen batzuk lantzeko. Sentitzen dugu horrelako kasu batean testu bateratu bat adostea lortu ez izana. Hala ere, badirudi talde batzuekin zaila dela. Hala eta guztiz ere, orokorrean gai honi buruzko akordio bat partekatzen dugula uste dugu, izan ere, gai honetan ikerketa lehentasunezkoa da.
Harritzen gaitu Batzar Nagusietan EH Bilduk gaixotasun hori duten pertsonekiko hurbiltasun keinu batean parte hartzeak, lazo arrosa bat eramanez Batzar Nagusietako alderdi guztiekin batera ateratako argazki batean, baina Hondarribian bularreko minbiziaren aurkako borrokan lazo arrosak dakarren sinbolismoarekin zerikusia duen guztia kritikatzea. Sinboloari eta ordezkatzen duen guztiari emandako babesa protagonistaizan da Gipuzkoako kolore politiko guztietako udal askotan. Zergatik ez da posible Hondarribian?
Proposatutako testuaren estiloa ez dagokio gaur bezalako oroitzapen-egun batek merezi duenadierazpen instituzionalari. Emakume eta elkarte askok urte asko daramatzate beren borondatez eta modu altruistan lan egiten, eta horren aldeko oroitzapenaren sinbolismoa kritikatzen dela uste dugu. Aintzatespena eta errespetua zor diegu, eta ez dira kontuan hartu adierazpen hau idazterakoan.
Gure ustez, kanpainek ez diete ardura emakume gaixoei jartzen. Kanpainek sentsibilizazioarenkomenigarritasunean eta detekzio goiztiarraren garrantzian jartzen dute arreta, gaixotasuna gainditzeko itxaropen handiagoa izateko. Bakoitzak bere gorputza esploratzera eta bizitza osasuntsua izatera bultzatzen duten kanpainak ez dira mehatxu bat, arduraz hartu behar dugun jarrera bat baizik. Bularreko minbiziak oso sintoma gutxi ditu, eta fardel bat agertzea da, askotan, agerpen nabarmenena. Horregatik da garrantzitsua autoesplorazioa. Baina prebentzioa eta detekzio goiztiarra nork bere burua aztertzera mugatzen dela esatea gezurra da. Eta Hondarribiko Udalaren adierazpen instituzionalean termino horietan hitz egiten da.
Detekzio goiztiarreko sistemarik onena dagoen herrialdeko osasun publikoko krisiaz hitz egiteak ez du laguntzen minbizia duten emakumeen animoan eta osasun-hobekuntzan. Ez gatoz bat inguratzen gaituen osasun-sistemari buruz hitz egiten den ezkortasunarekin eta negatibotasunarekin, hain zuzen ere, detekziogoiztiarreko sistema bat dugunean, eta onkologia-zerbitzu bat dugunean. Zerbitzu hori, ziurrenik hobetu daitekeena izanik, ez du horrelako kalifikaziorik merezi.
Duela hiru hamarkada martxan jarri zenetik, Osakidetzaren Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak 13.000 emakume baino gehiagori minbizia detektatzeko aukera eman die, 2.600.000mamografia egin ondoren. 50 eta 69 urte bitarteko emakume guztiei zuzenduta dago, baita familia-aurrekariak dituzten 40 eta 49 urte bitarteko euskal emakumeei ere.
Behaketa goiztiar horri esker, Osasun Sailak 230 minbizi detektatu zituen iaz Gipuzkoan. Gainera, iaz Osakidetzako mamografo guztiak berritu ziren.
Gure ustez, gaurkoa adierazpen instituzional integratzaileagoa eta enpatikoagoa izan behar zen, baigaixotasuna duten pertsonekin, bai haien zaintzaileekin, profesionalak zein boluntarioak izan. Gaurkoa bezalako egun batek ikerketak lehentasuna duela azpimarratzeko eta kontzientziatzeko balio behar du. Tratamendu berrietarako ikerketa, tratamendu horien albo-ondorioak murriztea eta, azken batean, bizi-itxaropen handiagoa eta bizi-kalitate hobea lortzea gaixotasunaren aurka borrokatzen ari diren edo borrokatuko diren pertsonentzat.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31