Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/10/16

EAJ-PNVk babesa emango dio 2025erako ordenantza fiskalen proposamenari; kulturan, azpiegituren kudeaketan edo zerbitzuen defizita murrizteari buruzko hainbat ekarpen jaso ondoren

Andoaingo EAJ-PNVk 2025erako ordenantza fiskalen proposamena babestuko du ostegun honetako udalbatzan. Hain zuzen, ordenantzek haiek egindako hainbat proposamen jasotzen dituzte, udal gobernuak ekarpenak integratzeko eta jatorrizko proposamena aberasteko erakutsitako borondatearekin lerrokatuta, bozketara jarriko den proposamena "justuagoa eta jasangarriagoa" eginez.
EAJ-PNVk babesa emango dio 2025erako ordenantza fiskalen proposamenari; kulturan, azpiegituren kudeaketan edo zerbitzuen defizita murrizteari buruzko hainbat ekarpen jaso ondoren

Oro har, Andoaingo EAJ-PNVk uste du “egokia” dela % 2,6ko igoera orokorra, horrela Andoaingo inbertsio-beharrei baldintza hobeetan aurre egin ahal izateko, eta "Udalaren ahalmen ekonomikoa nabarmen hobetuko delako eta, ondorioz, kontu orokorretan, egiturazko gastu arruntarekiko margen handiagoa eskuratuko delako”

Proposamenean txertatu diren alorrak

Kultura atalari dagozkion ekarpenen artean, EAJ-PNVren ekimenez eta Andoaingo kultur eskaintza indartzeko helburuarekin, Bastero Kulturguneko sarrera arrunten hazkundea orokorra geldiaraztea eskatu zen. 2024an zehar gogoeta bat gauzatu da, sarrerek izaera progresiboa izan zezaten eta, horrela, Basteroko bazkideei edo ikusleei mesede egiteko. Hemendik aurrera, sarrerak 3€-tik 20€-ra bitartekoak izango dira, artisten katxearen arabera doituko dira. Praktikan, ekimenak murrizketa nabarmena ekarriko dio publiko andoaindarrari. Imanol Goenaga bozeramailearen arabera, "publikoa fidelizatu behar dugu prezioak egokituz eta programazioa mimatuz".

Era berean, argi berdea eman zaio udalerriko kultura-azpiegituren erabilera-tasen igoerari; izan ere, azaldu dutenez, eskualdeko edo lurraldeko eragileen aldetik demanda handia jasotzen ari da, eta horrek gero eta ahalegin handiagoa eskatzen du Basteroren kudeaketan edo garbiketan. Goenagaren ustez, "kanpoko eragileei tarifak eguneratzea" eskatzen zen, "tokiko elkarteak aurrerantzean ere salbuetsita jarraituko baitute instalazioak erabiltzeagatik tarifa horiek ordaintzetik".

Kirol arloan, EAJ-PNVk eskatzen zuen Andoainek eskualde mailako akordioa ahalbidetu zezala. Pozik daude urte-anitzeko igoera proposamena berretsi delako 2025rako % 4,5ko igoera, eta datozen urteetan % 5 eta % 5,5eraino egokituko delako.

Hondakinen kudeaketari dagokionez, "azkenean" hondakinen zerbitzu publikoaren defizitaren murrizketari ekitea txalotu dute jeltzaleek. "Zerbitzua bideragarri egin ahal izateko zaborren tasak egokitzeko beharra urte askotan arrakastarik gabe eskatu ondoren, Madrilgo Hondakinen Lege batek behartu du Udala erabakia hartzera". EAJ-PNVk deitoratu duenez, neurria oso popularra ez izan arren, egokiena azken urteetan igoera progresiboa aurrera eramatea izango litzateke, andoaindarrei 2 urtean % 50eko igoera ezarri beharrean. Zerbitzu horrek 400.000 eurotik gorako defizita sortzen du urtero, eta, EAJ-PNVren arabera, "anbizio handiagoa izan behar dugu, hobariei buruzko diskurtso populistak saihestu behar ditugu, eta neurri eraginkorrak hartu behar ditugu birziklatze-portzentaia % 70etik gora hobetzeko".

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube