Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/10/09

Irungo EAJ-PNV pozik dago Bidasoan osasun asistentziaren inguruan lortutako akordio zabalagatik

Udal talde jeltzaleak, Irunen onerako, egun indarrean den elkarrizketa eta adostasun giroari tinko eustea espero du, baita osasuneko profesionalen ahotsa kontuan edukitzea ere
Irungo EAJ-PNV pozik dago Bidasoan osasun asistentziaren inguruan lortutako akordio zabalagatik

Irungo EAJ-PNVtik, gure poza agertu nahi dugu, Bidasoako eskualdean eta, bereziki, gure hirian, Irunen, etorkizuneko osasun laguntzaren inguruan lortu den akordio zabalarengatik.

Halaber, azpimarratu nahi genuke Osasun Sailarekin partekatzen dugula bizi dugun egoeraren diagnostiko bat egiteko lehentasuna, horrela, ondoren, hirian ditugun premietara egokituko den Osasun Laguntzako Plan Integral bat diseinatu ahal izateko. Plan honek gainera, hala berretsi da, kontuan hartuko ditu osasun arloko profesionalen eta, oro har, herritarren ikuspegiak, proposamenak eta aldarrikapenak. Gure taldeari ezinbesteko iruditzen zaizkionak.

Era berean, poztu egiten gaitu ikusteak Irungo Udal Gobernuak, azkenean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak behin eta berriz egindako eskaerei erantzun diela, etorkizunean Irungo erdigunean anbulatorio handi bat eraikitzeko kokalekua eskainiz. Anbulatorio honek, Dunboa eta Oinaurrerekin batera, eta Comarcal Ospitalea kontuan hartuta, gure hiri eta eskualdeko osasun beharrei behar bezala erantzungo die.

EAJ-PNV Irundik espero dugu datozen hilabeteetan zehar elkarrizketa giro hau eta adostasun zabalak tinko mantentzea, hala, hirian bizi dugun osasun laguntza integralaren egoerari erantzun erabakigarria eta egokia eman ahal izateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube