Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/10/09

PNVk Gaintxurizketako GI-636 errepidean segurtasuna bermatzeko konpromisoa berretsi du

Aintzane Oiarbide batzarkideak oinezkoak babesteko aldi baterako neurrien beharra azpimarratu du
PNVk Gaintxurizketako GI-636 errepidean segurtasuna bermatzeko konpromisoa berretsi du

"Helburua argia da: oinezkoak babestea Gaintxurizketako GI-636 errepidearen zatirik arriskutsuenean". Hitz horiekin, EAJ-PNVko batzarkide Aintzane Oiarbidek nabarmendu du bidearen arriskuak konpontzeko gauzatzen hasi den erakunden arteko akordioa. Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Trenbide Sarea eta Lezoko Udala inplikatzen dituen konpromisoaren helburu nagusia da oinezkoen segurtasunik ezaren gune arriskutsuak ezabatzea eta irisgarritasuna hobetzea eremuan.

"2023an 37.000 ibilgailu mugitzen diren errepide batez ari gara. Baldintza horiek errepidea geroz eta arriskutsuagoa egiten dute zeharkatu behar duten oinezkoentzat". Batzarkideak azpimarratu duenez, azken hamarkadetan trafikoa esponentzialki hazi da, eta baimendutako abiadurak baino handiagoak direnez.

Gaintxurizketako esku-hartzearen ardatza ez da soilik oinezkoentzako pasabide seguruak sortzea izango. Horrez gain, Irunerako eta Errenteriarako norabidean dauden autobus-geltokiak egokitzea ere aurreikusten da. Oiarbideren arabera, alor horiek funtsezkoa dira ere konponbidea eskaintzeko: "Funtsezkoa da autobus-geltokiak proiektuan integratuta egotea, garraio publikoa erabiltzen dutenentzat arrisku-punturik egon ez dadin".

Irailaren 25eko Batzar Nagusien Osoko Bilkurak arazo horri heldu zion, talde politiko guztien babesa izan zuen zuzenketa batekin, Talde Popularra barne. "Harritu egiten gaitu aste batzuk geroago PPk gaia berriro eztabaidatzera ekartzeak. Irailean onartutakoa betetzen ari da jada, eta lanak hasi dira", nabarmendu du Oiarbidek.

"Obrak martxan daude, baina, amaitu bitartean, ezinbestekoa da behin-behineko neurriak hartzea segurtasuna bermatzeko", iragarri du. Kontua ez da soilik istripuak saihestea; azken helburua da Gaintxurizketa espazio seguruago eta irisgarriago bihurtzea guztientzat.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube