Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/10/04

Saindua Gaztelekuaren lanak duela hilabete batzuk amaitu behar zuen, eta ikasturte berriak instalazio berriak izan behar zituen

Gobernu-taldeak ez du obraren kudeaketa behar bezala kontrolatu, eta lanen atzerapena agerikoa da
Saindua Gaztelekuaren lanak duela hilabete batzuk amaitu behar zuen, eta ikasturte berriak instalazio berriak izan behar zituen

Saindua hobetzeko eta handitzeko proiektua oso prozesu luzea izan da, eraikinaren egiturarekin sortu ziren konplikazioengatik. Baina denbora hori Saindua Gaztelekuaren gune berria diseinatzeko gazteria sailak eskaintzen dituen zerbitzu guztiekin adosteko erabili zen.

2022ko amaieran lizitatu zen obra 2023ko ekainean hasi zen eta 10 hilabeteko epea zuen amaitzeko. Enpresak 2024ko lehen hiruhilekoan luzapena eskatu zuen obra amaitzeko, baina epe hori ere igaro da. Uztailaren 31an lanak bukatuta egon beharko luke.

Obren erritmoaren atzerapena agerikoa da, eta, hala eta guztiz ere, gobernu-taldeak ez du inoiz jakin atzerapenaren arrazoia zein zen.

Gure ustez, Abotsanitz eta EH Bilduren gobernuak ez du jarraipenik eta kontrolik egin obraren kudeaketan, aurreikusitako epean buka zedin.

Saindua Gaztelekuak ikasturte berriarekin ireki behar zituen ateak, baina gaur egun ez dakigu gazteek noiz erabili ahal izango duten espazio berria.

Gobernu taldeari eskatzen diogu eraikuntza enpresari eska diezaiola obrak lehenbailehen amaitzeko eta kontratuaren epeak ez betetzeagatik izan daitezkeen zehapenak baloratzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube