Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/10/02

Elgoibarrek Eskualdeko Nekazaritza Bulego berria inauguratu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur inauguratu du Debabarreneko nekazaritza ustiategiak artatuko dituen bulego berria
Elgoibarrek Eskualdeko Nekazaritza Bulego berria inauguratu du

Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak inauguratu du gaur Elgoibarko Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa, Maialen Gurrutxaga alkatearekin batera. Gabriel Krutzelaegi kalean dagoen eraikin berriak Debabarrena eskualdeko 1.600 ustiategi baino gehiago artatuko ditu. Bulego berria egokituta egongo da gestioak egin behar dituzten baserritarrak erraz sar daitezen. “Inaugurazio honekin beste urrats bat eman dugu gure baserritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko konpromisoan”, adierazi du Arrutik.

Zentro berriak ustiategien erregistroari, gidekin lotutako izapideei, animalien altei eta bajei buruzko gestioei erantzuteko balioko du, eta eskura dauden laguntzei eta horiek eskatzeko moduari buruzko informazioa emango du. Gainera, gune horretan bertan Debabarreneko (Debemen) Landa Garapenerako Elkartearen bulegoak egongo dira.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube