Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udal Gobernuaren Mugikortasun Planak Arrasate Scalextric batean bilakatu eta 273 aparkalekuren galera ekarriko du
Arrasateko EAJ-PNVk herritarrak datorren astean egingo diren bilera irekietan parte hartzera gonbidatzen ditu, Mugikortasun Plana hobetzeko euren iritziak eta proposamenak helaraziz.Arrasateko Udal Gobernua Mugikortasun Plana hasiera batean onartzera doa, eta EAJ-PNVk hainbat puntu egokitzearen beharra ikusten du. Talde jeltzaleak uste du planak hobeto landu eta hausnartu beharreko arlo asko dituela, herritar guztien beharrei erantzun egokia emateko.
Jeltzaleen arabera, planak arazoak sor ditzake hainbat esparrutan, hala nola autobus geltokiaren kokapenean, bide eta noranzko aldaketetan, aparkaleku galeretan eta zenbait auzotako peatonalizazio prozesuetan. Taldeak garrantzitsutzat jotzen du, autobus geltokiari buruzko bozketak informazio osoarekin egitea, eta trafiko fluxu berriak zein inpaktu izango duten herritarren bizitzan ezagutaraztea. “Autobus geltokia Garibaira eramanez gero, zenbat autobus gehiago izango genituzkeen eta zein zerbitzu urbano jarriko liratekeen martxan azaldu beharko litzatekela herritarrei” dio talde jeltzaleak, “bozketa arduratsu bat egiteko aukera izan dezaten”.
Ander Garay bozeramale jeltzalearen iritziz, “beste puntu kezkagarri bat 273 aparkaleku desagertzearena da, horietako 149 egoiliarrentzako TAO aparkalekuak izango direlarik. Gainera, Udal Gobernuak ez du alternatibarik aurkeztu aparkaleku galera horri aurre egiteko”. Zarugalde, Ignacio Zuloaga eta Gelma auzoetako trafiko aldaketak ere kezka sortu du, eta horregatik, auzo horietako bizilagunekin, aldaketa horien eragina zuzenean ezagutzeko bilerak egitearen eskaera egin du talde jeltzaleek.
Peatonalizazioaren inguruan, hainbat kale eta eremutan aldaketak egingo dira. Zarugalde osoa peatonalizatuko da, baita San Andresen Doctor Bañez kalearen erdia, Etxetxikiak kalearen erdia eta Uribe auzoko gaur egungo errepide printzipala ere. Horrez gain, Uriburu kaleko etxebizitzen ondoan joango da errepidea, eta Ignacio Zuloaga kalea errepide nagusi bilakatuko da Munarrako noranzkoan.
EAJ-PNV Arrasatek herritar guztien parte-hartzea funtsezkotzat jotzen du eta datorren astetik aurrera egingo diren auzoetako bileretan parte hartzera animatzen ditu arrasatearrak. Bilera horietan herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute, Mugikortasun Plana hobetzeko helburuarekin.
Bileren datak eta lekuak:
• Erdigunea: Urriak 7, 18:00etan, Jokin Zaitegi gela (Kulturate)
• Uribarri-Erguin: Urriak 8, 18:00etan, Erguingo jubilatuen etxea
• Baserri auzoak: Urriak 10, 18:00etan, Udaletxeko pleno aretoa
• Santa Marian: Urriak 15, 18:00etan, Santa Marina auzo alkatetza
• San Andres: Urriak 17, 18:00etan, Etxaluze
• Musakola: Urriak 21, 18:00etan, Musakolako jubilatuen etxea
EAJ-PNVk, gainera, Gelma, Zarugalde, Ignacio Zuloaga eta Arima Zuriko auzoetako bizilagunekin bilerak antola ditzala eskatzen dio Udal Gobernuari aldaketek trafikoan zein mugikortasunean izango duten eragina bertatik bertara ezagutarazteko.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31