Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/09/30

Plan Orokor berrirako parte hartze prozesua hasi da

Dokumentuaren aurrerakinak hainbat proposamen egiten ditu eta hiriko planeamendua sei eremutan banatzen du
Plan Orokor berrirako parte hartze prozesua hasi da

Donostiako Hiri Antolaketarako Plan Orokor berria egiteko prozesua fase berri batean sartu da. Behin diagnostikoaren fasea amaituta, hain zuzen ere Aurrerakina dokumentua osatzeko informazioa bildu eta azterten dun fasea, hurrengo hilabeteetan aipatutako dokumentua aztertzeko eta ekarpenak egiteko parte hartze prozesuari ekiteko unea da. 

Donostiako Udaletxeko udalbatzar aretoak bilera hartuko du gaur arratsaldean bihar bertan, urriaren 1ean, Loiolako Kultur Etxean, hasiko den parte hartze prozesuaren garapena azaltzeko. Eta parte hartze prozesu horrek auzo ezberdinetan hainbat saio eta tailer izango ditu abenduaren 17a arte.

Hirigintza Plangintza eta Etxebizitzako zinegotzi Nekane Arzallus-ek eta Ekintza Komunitarioko eta Auzoetako zinegotzi Mariaje Idoetak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean, eta bertan, azaldu dute nolakoa izango den parte hartze prozesua eta aurrerakin dokumentuaren proposamen giltzarriak azaldu dituzte. Hurrengo bi hilabete eta erdian hiritarrek proposamen giltzarri horiek aztertu ahal izango dituzte parte hartze prozesuaren bitartez.

Ekintza Komunitarioko eta Auzoetako zinegotzi Mariaje Idoetak azaldu du, fase berri bati ekiteko unea dela, hain zuzen ere, Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria izango denaren lehen zertzeladak aurreikusten dituen dokumentua aberasteko fasea, eta honakoa gaineratu du: “Garaia iritsi da elkarteek, giza-taldeek eta orohar hiritarrek etorkizun hurbilean hirigintza jarraibideak ezarriko dituen dokuentuari ekarpenak egiteko”.

Hortaz, Idoetak zehaztu du, Herritarren Partaidetza departamentuak, RAZ eta Osoigo enpresek osatutako lantaldearen laguntzarekin, hainbat dinamika, tailer eta saio ireki antolatu ditu hiriko auzoetan, baita on line parte hartu ahal izateko plataforma digital bat ere, nahi duen hiritarrak ekarpenak egin ahal izateko. Eta helburua da, etorkizuneko Donostiako Hiri Antolaketarako Plan Orokorra izango den lehen dokumentu hori hobetzea.

HAPOaren aurrerakin dokumentua

Hiriaren egoera urbanistikoa aztertzeko fasea 2022an egin zen. Eta fase horretan bildutako informazioari esker diagnostikoa egin ahal izan zen. Orain HAPOaren aurrerakin dokumetuan aurkezten dira diagnostikoan jasotako ondorioak. Eta hain zuzen ere, dokumentu hau hiritarrei aurkezteko unea iritsi da, eta horretarako, parte hartze prozesua egingo da.

Egindako azterketak hainbat desoreka erakusten ditu hiriaren ekialde eta mendebaldearen artean, hain zuzen ere, etxebizitza eskaintzari, garraioari eta ekipamenduei buruzko desorekak. Horretagatik, dokumentuak proposatzen du hiriaren garapen jasangarrian eta trinkoan oinarritutako eredua. Eta besteak beste, proposatzen du, hiri-eremua birgaitzea egungo limiteak gainditu gabe, betiere, etxebizitza eskuragarria sustatuz, eta azpiegitura berdea eta urdina hobetzera zuzendutako ekonomia-jarduerak garatuz, natura eta eremu libreak babestuz.

Hirigintza Plangintza eta Etxebizitzako zinegotzi Nekane Arzallusek azpimarratu du, Plan Orokor berriaren helburua dela Donostia orekatuagoa, trinkoagoa eta jasangarriagoa izatea.

Horren harian, Arzallusek honakoa esan du: “Argi dugu Donostiarentzat nahi dugun etorkizuna. Hiri trinkoagoa izatea nahi dugu, hain zuzen ere lurrak aprobetxamendu hobeagoa duen hiria; hiri antolatuagoa eta lotuagoa, garraio publiko eraginkor eta garbiago batekin; hiritarren eremu funtzionaletan ekipamenduak dituen hiria; kalitatezko enplegu iraunkorrak sortzen dituen ekonomia-jardueren alde egiten duen hiria; pertsonentzako hiri-erakargarria; hiri-ondarea, historikoa eta arkitektonikoa zaintzen duen hiria”.

Horrenbestez, dokumentuak egindako diagnostikoaren arabera azaltzen dituen lau proposamen giltzarri aipatu ditu: “Uste dugu Plan Orokor berriak hainbat proposamen jaso behar dituela, hain zuzen ere, etxebizitzaren eskaintza dibertsifikatzeko, babestutako etxebizitzen kokapena orekatzeko, mugikortasun osasungarria sustatzeko oinezkoentzako zein bizikletentzako sarea sortzeko, eta hiritar guztientzako hurbileko ekipamenduen kopurua handitzeko”.

Aurrerakin dokumentuak sei ildo estrategiko jasotzen ditu, hain zuzen ere, hiritarren partaidetza prozesuan aztertuko diren ildoak:

     1.- Hazkundea hiriaren egungo mugen barruan, lurzoru urbaezinaren azalera ahalik eta gehien mantenduta; hau da, hiri barruan hiri gehiago egitea. 

     2.- Etxebizitza eskuragarri berrien eraikuntza lehenetsi, baita ekonomia-jardueraren dibertsifikazioa ere.

     3.- Natura eremuekin lotura duen sare berdea handitu.

     4.- Egungo udal-ekipamenduen eskaintza mantendu eta hobetu, bereziki hezkuntza- eta kirol-ekipamenduak.

     5.- Plangintzan ondare historikoa sartu, bai banakako piezak, baita hiri paisaia osatzen duten eremuak ere.

     6.- Mugikortasun jasangarria sustatu, oinezkoetan, bizikletetan eta motorrik gabeko garraioetan oinarritutako mugikortasuna.

Hortaz, Aurrerakinaren dokumentuak ildo horiek garatzen dituzten hainbat jarraibide jasotzen ditu eta proposatzen du 43 fitxa sartzea eta beste 25 proposamen baztertzea. Horiek guztiak parte hartze prozesuan aztergai izango dira.

Horiek horrela, Hirigintza Plangintza eta Etxebizitza zinegotziak honakoa esan du: “Hainbat eremutako garapenei buruzko proposamenak dira – etxebizitza egiteko, ekonomia-jarduera berriak sustatzeko, edota egungo eremu libre edo lurzoruak kontsolidatzeko –, baita beste hainbat eremu desklasifikatzeko lurzoru berrien artifizializazioa ekiditeko. Horien guztien lanketa gaika zein auzoka banatutako hainbat saiotan egingo da”.

Amaitzeko, Mariaje Idoetak eta Nekane Arzallusek donostiar guztiak animatu dituzte hiritarren partaidetza prozesuan parte hartzera, izan ere, bertatik ateratzen diren ondorioak hiriaren etorkizun urbanistikoa zuzenduko duen Hiri Antolaketarako Plan Orokor berriaren idazketan sartzeko lanketan kontuan hartzeko proposatuko dira. Eta honakoa gaineratu dute: “Hiria hobetzeko, aberasteko, unea da, eta horregatik hiritar guztiei dei egiten diegu parte hartze prozesu honetan parte hartzera. Garrantzitsua da parte hartzea, auzoetara joatea, iritzia ematea eta ideiak kontrastatzea. Horrekin guztiarekin hiri hobea aterako da”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube