Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVren Gipuzkoako barne karguak aukeratzeko prozesua urriaren 1etik azaroaren 24ra bitartean egingo da
EAJ-PNVren Gipuzkoako Exekutiboak prozesuaren dokumentazioa eta egutegia bidali die gaur arratsaldean Lurraldeko Erakundeei, eta, besteak beste, Lurralde Zuzendaritza berria aukeratuko dute.Gipuzko Buru Batzarrak gaur arratsaldean eman ditu ezagutzera barne hauteskunde-prozesuaren xehetasunak. Gaur bidali zaie dokumentazio osoa erakundeei. Lehen itzulia urriaren 17an hasiko da, eta azaroaren 24an amaituko da, EAJ-PNVren organoetan Gipuzkoako afiliazioa ordezkatuko duten barne-karguak izendatuta. Prozesuan zehar, afiliatuek Gipuzko Buru Batzarreko presidente izateko hautagai bat, Gipuzko Buru Batzarreko burukide izateko 14 hautagai, Justizia Lurralde Auzitegiko 3 ordezkari eta Batzar Nazionalerako Gipuzkoako 25 ordezkari (19 titular eta 6 ordezko) aukeratu beharko dituzte.
EAJ-PNVren barne-ordezkariak hautatzeko prozesuak bi itzuli ditu hasieran. Lehenengo itzulia urriaren 17tik 27ra izango da, eta epe horretan alderdikideek izenak proposatu beharko dituzte dagozkien ardurak betetzeko. Bigarren itzulian, azaroaren 7tik 17ra bitartean, uri erakundeek lehen itzuliaren ondoriozko hautagaien zerrenda orokorra bozkatuko dute. Azkenik, Gipuzkoako Herrialde Batzarra izango da, azaroaren 18 eta 24 bitarteko ezohiko deialdian, Alderdiaren Gipuzkoako barne-kargu berriak izendatzeko azken hitza emango duena.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31