Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk autogobernua eguneratzea eta Euskadiren nazio izaera aintzestea aldarrikatu du
Ianko Ganboak jeltzaleen adostasunaren aldeko konpromisoa nabarmendu du, Gipuzkoaren ongizatea hobetzekoEAJren batzarkide-taldeak 42 mozio transakzional onartzea lortu du gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan, politika eraikitzailean, elkarrizketa irekian eta indar politikoen arteko lankidetzan oinarritutako ikuspegiari esker. "Erakutsi dugu elkarrizketaren eta akordioak bilatzearen bidez gipuzkoarren bizitza hobetu eta aurrera egin dezakegula", adierazi du bozeramaile Ianko Ganboa batzarkideak osoko bilkuran egindako hitzaldian.
Lortutako akordioetan neurri garrantzitsuak sartu dira gizarte-babesari, garapen ekonomikoari, lurralde-oreka berdeari eta ogasunari buruzkoak, halaber, azpiegiturekin eta gizarte-zerbitzuekin lotutako politiken arloetan. Lorpen garrantzitsuenen artean, iragarri du Gipuzkoako osasun-sistema eta gizarte-zerbitzuak modu eraginkorragoan integratzea ahalbidetuko duen plan operatibo soziosanitario bat bultzatzea. Era berean, euskarazko tresna juridikoak indartzeko hizkera juridikoko katedra bat sortzea azpimarratu du.
Bestalde, Gamboak EH Bildurekin autogobernuaren eta Euskadirako estatus politiko berriari buruz lortutako akordioa nabarmendu du. Adierazi duenez, autogobernuaren eguneratzeak ondorengo hauek izan behar ditu ardatz: indarrean dagoen Estatutua burutzea, murriztutako eskumenak berreskuratzea eta eskumen-esparrua zabaltzea, euskal herritarren eskubide politiko, sozial, ekonomiko, linguistiko eta kulturalak osotasunean bermatzeko.
Estatus politiko berriari dagokionez, Gamboak aldarrikatu du Euskadiren nazio eta subjektu politiko gisa aintzestea, erabakitzeko eskubidean, aniztasunarekiko errespetuan eta Espainiako Estatuarekiko aldebiko harremanean oinarrituta. "Euskadiren nazio izaera onartzea funtsezkoa da gure gizartearen borondatea islatuko duen eta haren garapen osoa bermatuko duen esparru politiko baterantz aurrera egiteko", adierazi du amaitzeko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31