Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/09/16

EAJ-PNV aspalditik ari da lanean Irungo Mugikortasunaren Europako Astearen helburu eta erronken alde

Azken hilabeteotan, udal talde jeltzaleak hainbat neurri proposatu ditu Irun jasangarriagoa izan dadin
EAJ-PNV aspalditik ari da lanean Irungo Mugikortasunaren Europako Astearen helburu eta erronken alde

Mugikortasunaren Europako Astea, osasun publikorako zein ingurumenerako onuren inguruan, herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina bat da. Urtero ospatzen den astea, baita Irunen ere, eta aste honetan zehar, hainbat ekimen antolatzen dira.

Irungo Mugikortasunaren Asteak, batez ere, mugikortasun iraunkorra eta bide segurtasuna izango ditu ardatz, eta hainbat tailer eta jarduera eskainiko dira. EAJ-PNVtik ezinbestekotzat jotzen dugu, eta hala azpimarratu dugu azken boladan, mugikortasunaren kudeaketa eraginkorra egiteko beharra dagoela planteatzen zaizkigun erronken aurrean.

Are gehiago, gure taldetik Irun hiri jasangarriagoa izan dadin laguntzen gabiltzala, lan eta proposamen zehatzen bitartez. Urtero ekimenak proposatu ditugu, etorkizunari aurrea hartu nahi izan diogu, Irun iritsiko denerako prest egon dadin, eta aktiboki parte hartu dugu Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plan (PMUS) berria garatzen. Esaterako, azken dokumentu horri 11 zuzenketa eranstea proposatu genuen orain hilabete batzuk, eta horietatik 9 onartzea lortu genuen:

1)  Bidegorria Nafarroa etorbideko igoeran. 70 plazako Juncal plazatxoko lurpeko aparkaleku bati lotua, plazatxoa berrurbanizatzea aurreikusita dagoela aprobetxatuz, eta kendu beharko liratekeen TAOko 60 aparkalekuen ordainetan.

2)  Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen (patineteen...) erabilerari buruzko udal ordenantza eguneratzea.

3)  Gure hirian dugun etorkizuneko bizikleta ardatzaren lehentasunezko aukeratzat, hegoaldeko ertza, GI-636a, hartzea.

4)  Aparkaleku arautuetan, haurrak dituzten familientzako ibilgailuentzako aparkaleku berezituak eta bereizgarri bat ezartzeko aukera aztertzea, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako plazak ezartzen diren bezala

5)  Lurpeko aparkalekua, Via Irunen egingo den autobus geltoki intermodalean, San Migel auzoko bizilagunek erabili dezaten.

6)  Hirian ibilgailuen zarata kontrolatzeko radarrak ezartzea.

7)  EGEn, zarataren kontrol puntu batzuk ezartzea, zarataren mailaren hobekuntzaren bilakaera egiaztatzeko, egindako aldaketekin lotuta (trafikoa murriztea, ibilgailu elektrikoak...).

8)  Errekuntza motorra duten lorezaintzako makinen ordez zarata maila txikiagoa duten makina elektrikoak erabiltzea.

9)  Edukiontziak edo ikuspena zailtzen duten bestelako elementuak lekuz aldatzea, eta argirik ez duten edo argiztapen nahikorik ez duten lekuetan argi puntuak jartzea.

EAJ-PNVtik apustu argia dugu; Irun XXI. mendeko hiri "berrien" abangoardian ezartzea, eta horrela, gure herritarren oparotasunari eta ongizateari lagunduko dioten jarduerak garatzeko eta bizitzeko hiri erakargarria izatea. Gure hiriko mugikortasuna hobetzea eta pertsonen egunerokotasuna erraztea da gure lehentasuna.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube