Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/09/13

Kirol azpiegituraren berritze eta hobetze plangintza bat adostea proposatu dio Arrasateko EAJ-PNVk udal gobernuari

Arrasateko EAJ-PNVk kirol azpiegituren berritze eta hobetze plangintza bat adostea proposatu dio Udal Gobernuari, urtez-urte inbertsioak era orekatu eta planifikatuan gauzatzeko.
Kirol azpiegituraren berritze eta hobetze plangintza bat adostea proposatu dio Arrasateko EAJ-PNVk udal gobernuari

Uda honetan Arrasateko Udalak hainbat hobekuntza-lan egin ditu kirol instalakuntzetan. Hala nola gune lehorreko aldagelak berritu, sauna berri bat jarri, barruko igerileku txikia konpondu eta jeltzaleen legealdian martxan jarri zen Mojategiko atletismoko pista berritu eta argiteria berritu dira.

Herritarren onurarako garrantzitsua eta pozgarria da udal gobernuak azken bi legealdietan egon den EAJ-PNVk martxan jarritako kirol instalakuntzen berriztapenekin jarraitu izana.

Azken bi berrikuntza hauekin, hainbat dira jeltzaleen mandatupean egin diren hobekuntzak Arrasateko kirol instalazioetan. Uarkapen gimnasioa abian jarri zen, Mojategiko futbol zelaieko belarraren berrikuntza, Antoñako guneetako hezetasuna hobetzeko aireztatze sistema berria instalatu zen, tatamiaren lurra berritu zen, Iturripeko argiteria hobetzeko LED argitegiekin ordezkatu zen, 2 padel pistetako lurra berritu zen, Musakolako gimnasioan punta-puntako makina berriak jarri ziren, txirrindan ibiltzeko Pump Truck gune bat sortu zen, Makatzenako frontoia estali eta berriztu zen eta parkour parkea eraiki zen besteak beste.

Mojategiko rugby zelaiaren berritzea eta gune hezeko aldageletako lurraren berritzea legealdi honetan amaitu diren arren, bi proiektu hauek EAJ-PNVren azken 8 urteko agintaldian gauzatu ziren, 2.000.000 eurotik gorako inbertsioarekin.

Talde jeltzaleak nabarmentzen dugu kirol instalakuntzen hobekuntzetarako kronograma argi baten beharra dagoela, erabiltzaile eta klubentzako ahalik eta eragozpen txikienak sortzeko. Plangintza falta honek atzerapenak ekarri ditu, hala nola barruko igerilekua irailaren 16an ezin izango da ireki obren atzerapena dela eta. Gainera Mojategiko argiteria eta atletismoko pista berrizte lanak ere atzerapen handiekin doaz, klub eta erabiltzaileentzako arazoak sortuz.

Azken 8 urteetan EAJ-PNVk egin bezela, erabiltzaileak eta klubak erdigunean jartzea eskatzen dugu hobekuntzak behar bezala planifikatzeko eta obrak ez solapatzeko. Adibide onena, joan den legealdiko atletismo pistaren eta rugby zelaiaren aldaketak dira, ez bait ziren batera egin klubek beren instalakuntzetatik kanpo ahalik eta denbora gutxien pasa zezaten.

Horregatik udal gobernuari plangintza bat egiteko eskua luzatzen diogu, obrak noiz esleitu, noiz egin eta instalakuntzak noiz egongo diren erabilgarri argi eta garbi ezartzeko, klubak eta erabiltzaileak erdigunean jarriz. udal talde jeltzaleak prestutasun osoa du kirol batzordean lanketa hori seriotasunez egiteko eta plangintza bat ezartzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube