Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/09/04

Andoaingo EAJ-PNVk "gogotsu" eta "lehentasunezko gizarte erronkei erantzuteko asmoz" eman dio hasiera ikasturte politikoari

Andoaingo EAJ-PNVk hasiera eman dio ikasturte politiko berriari, udako etenaldiaren amaierako ohiko ekitaldi politikoarekin
Andoain

Taldeak "gogotsu eta ilusioz" ekingo dio lanari, eskuartean diren "lehentasunezko gizarte erronkei erantzuteko asmoz". Jeltzaleek "Andoaingo herriaren egunerokotasunean inplikatzen" jarraituko dute, "ekarpenak eginez eraginkorrak izan nahi dugu, udalgintzari eta eguneroko kudeaketari egonkortasuna eta anbizio gehiago eskaini nahian".

2024 hasieran Gobernu Taldearekin itxitako akordioaren betetze maila neurtzeko eta ebaluatzeko garaia ere bada, konpromiso bakoitzaren egoera zein den zehatz ezagutzeko, "badira dagoeneko errealitate bilakatu diren ekimenak, besteak beste, tokiko ekonomia sustatzeko martxan ipinitako 150.000 euroko dotazioa duten diru-laguntza lerroak; pyme, merkatari ala ekintzaileentzat zuzenduak; egun eskaera epea zabalik dagoelarik". Beste ekimen ugari lanketa prozesuan dira eta datozen asteetan aurrerapenak izatea espero da.

EAJ-PNVtik "modu baikorrean" lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dute eta "eskua luzatuko diote Andoainen alde zintzoki ekarpenak egin nahi dituen orori". Ezinbesteko jotzen dute "iraganeko blokeo inertziak gainditzea", horregatik, Andoaingo herriaren alde “anbizioz jokatzeko” hautua egin dute.

Etxe barrura begira, hilabete garrantzitsuak dituzte aurretik jeltzaleek. Besteak beste, alderdiaren proiektu politikoa eta egitura berritzeko prozesuari ekingo baitzaio. Lan horri ekingo zaio 2024ko Alderdi Eguna igaro ondoren. Irailak 29an ospatuko da egun osoko ekitaldia Forondan, eta urtero moduan, Andoaingo Batzokiak autobusa antolatuko du bertara joan-etorria egiteko. Bazkal-otorduak egiteko karpa ere izango da. Informazioa eskatzeko eta izena emateko 688 80 36 65 telefono bidez egin daiteke edota Batzokira bertaratuz.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube