Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hondarribiak Casadevante Jauregia galdu du gobernu taldearen gelditasunari esker
Abotsanitz eta EH Bilduren gobernuak ez dio familiaren eskaintzari erantzun ere eginEAJ-PNV udal taldeak jakin du Casadevante Jauregia inbertitzaile pribatuei saldu zaiela, Hondarribiko Udalari hilabete askotan egindako eskaintzei erantzunik eman ez zaielako.
Joan den astean, jauregiaren jabeak Udal Gobernuarekin harremanetan jarri ziren berriro. Eskaintza berri bat egin zuten, non metro koadroaren prezioa Hondarribiko batez bestekoa baino merkeagoa zen. Erabaki bat hartzea premiazkoa zela adierazi zuten, baina oraingo honetan ere ez dute udal gobernuaren erantzunik jaso.
Casadevante jauregia ez da ondare historiko publikoaren parte izango, Abotsanitzek eta EH Bilduk aukera hori pasatzen utzi dutelako. Ezer ez egiteak eta ekimenik ez izateak agerian utzi dute gobernu honen udal-kudeaketa eredua: esaten dutenaren eta egiten dutenaren arteko inkoherentziaz betea.
Urteetan zehar ondareaz, historiaz, herritarrek ondare historikoaz gozatzeko duten eskubideaz asko hitz egin dute gobernuko alderdi politikoak. Baina orain, mahai gainean aukera interesgarria izan dutenean, ez dute erantzuteko gogorik ere izan. Hilabete edo urte batzuk barru Casadevante Jauregiak beste erabilera bat duenean, noren erantzukizuna izango da orduan? Nori botako diote errua Abotsanitzek eta EH Bilduk?
Duela hilabete batzuk ez ziren gai izan Egiluz jauregia erosteko, eta orain ere ez diote erantzunik eman Casadevante jauregiaren eskaintzari. Gai honen ebazpenak agerian uzten du gobernu honek ez duela akordioak lortzeko gaitasunik eta urte gutxi barru damutuko zaigu aukera hauek pasatzen uztea.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31