Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk, Artalekuko gimnasioa handitzeko prentsako iragarkiaren aurrean, harridura agertu du
Talde jeltzalearen ustez, jarduera horrek ez ditu egun dauden beharrak konpontzen, eta ez du ulertzen Irungo Udal Gobernuak oraindik Kirol Instalazioen Plan Integralik ez edukitzeaEAJ-PNVtik bost urte baino gehiago daramatzagu Irunerako kirol instalazioen plan integral bat egiteko beharra azpimarratzen. Behin eta berriz egin ditugu proposamenak, zuzenketa gisa, aurrekontuen negoziazioetan, harik eta 2020an Irungo Kirolaren Plan Estrategikoa egitea helburu zuen ekimen bat onartzea lortu genuela.
Hala ere, eta gure harridurarako, urtebete geroago, jakin genuen gobernuak ez zuela bere hitza bete eta ez zela honetan lanean hasi. Gure taldetik ez genuen ulertzen nola gobernuak ez zuen ikusten gure hirian kirolak bizi duen errealitateari erantzun global bat emateko beharra zegoela. Izan ere, Irunen kirola defendatu eta sustatu ahal izateko, ezinbestekoa da plan bat gauzatzea eta premien azterketan zehaztutako beharrei lehentasuna ematea.
Azkenik, lau urteren ondoren, badirudi gure hiriko kirol instalazioen diagnostiko bat egin dela, baina gaur komunikabideen bitartez jakin dugunez, egindako diagnostikoaren eta bertan aurreikusten diren beharretatik, Udalak egingo duen gauza bakarra Artaleku kiroldegiko gimnasioaren metro karratuak handitzea izango da, egun dauden lau squash pistetako bat kenduz. Gure ustez nahikoa ez den neurria, hirian bizi dugun errealitateari erantzuten ez diona, ezta irundarren beharrei ere ez. Are gehiago, ez dio ezta egindako diagnostikoari ere erantzuten, askoz premia gehiago nabarmentzen baititu honek.
EAJ-PNVtik orduan esan genuen eta orain ere berriro diogu. Irun 63.000 biztanleko hiria da, eta bertako instalazioek, gaur egun, ez diete behar bezala erantzuten herritarren beharrei. Ezin dugu inprobisatzen jarraitu, Irunen kirola egiteko espazio eskasekin, ezin dugu epe laburreko erantzunak ematen jarraitu... Hirian ditugun kiroldegiak modu integralean hobetzeko eta Irungo kirolaz arduratzeko garaia da. Daukaguna gehiago begiratu eta zaindu behar da.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31