Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Irun-Brinkola lineako tren zerbitzuak okerragotzeari buruz Espainiako Gobernuari galdetu dio eta kontingentzia plan bat eskatu dio
Tamalgarritzat jo du “horrelako obrek berezko dituzten gorabeherak biderkatu egin izana izandako atzerapenengatik, azpiegitura behar bezala ez mantentzeagatik, material ibiltariaren antzinatasunagatik eta makinistarik ez egoteagatik”Irun-Brinkola lineako tren-zerbitzuak okerrera egin duelako kezkatuta, Kongresuko Euskal Taldeak hainbat galdera egin dizkio Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioari, arazo horri aurre egiteko hartzen ari diren neurrien berri izateko. Galderak Maribel Vaquero diputatuak aurkeztu ditu.
Diputatu jeltzaleak azaldu duenez, “2017an Gaintxurizketako tunelean obrak hasi zirenetik, C1 Irun-Brinkola aldirietako lineak gorabehera, atzerapen, ezeztapen eta maiztasun gutxitze ugari izan ditu; distantzia ertain eta luzeko zerbitzuak kendu dira eta ez dira berriz jarri”. “Azken batean, tren-zerbitzuak okerrera egin du etengabe, eta horrek, distantzia ertainari eta luzeari eragiteaz gain, kalte handia eragiten dio aldiriko zerbitzuari, eta Gipuzkoako biztanle gehienei eragiten die”, laburbildu du.
Maribel Vaquerok tamalgarritzat jo du “tamaina horretako obrek berezko dituzten gorabeherak biderkatu egin izana obrak egitean izandako atzerapenengatik, azpiegitura behar bezala ez mantentzeagatik, material ibiltariaren antzinatasun handiagatik eta maiztasun guztietan lan egin ahal izateko langilerik (makinistak) ez egoteagatik”. Eta ohartarazi duenez, “hori guztia Ministerioak, ADIFek eta RENFEk beren gain hartu behar duten erantzukizuna da, Eusko Jaurlaritzarekin aldiriko trenak transferitzeko sinatutako akordioa alde batera utzita".
Euskal Taldeak beharrezkotzat jotzen du neurrien plan bat egitea, obrek dirauten bitartean –bi urte, gutxi gora behera- erabiltzaileei ahalik eta garraio-zerbitzurik onena emateko. "Kontingentzia Plan bat behar da Irun-Donostia tarteko obren plangintza kaskarra errepika ez dadin, gaur egun ere zerbitzuari eragiten baitio", azaldu du diputatuak. "Eta plan hori eskatzen dugu, ziur baikaude une honetan egiten ari diren obrak beharrezkoak direla abiadura handia Donostiara iristeko eta, horrela, Europarekiko lotura Europako zabaleran ziurtatzeko; horregatik, behin eta berriz eskatu ditu gure taldeak", gaineratu du.
Testuinguru horretan, Euskal Taldeak zeinbat galdera aurkeztu ditu, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak honako gai hauei buruz erantzun diezaien:
• Azpiegituraren baldintzetara egokitutako garraio-plana. “Plan horrek, udako hilabeteak barne hartzeaz gain, obra guztiak egiteko aukeren aurreikuspena eta azterketa jaso beharko lituzke”, adierazi du Maribel Vaquerok.
• Obrak egin bitartean lineak ahalbidetzen dituen aukera operatiboak. “Obrek eragiten ez dituzten tarteetan maiztasunak mantentzeko aukera guztiak aztertu diren jakin nahi dugu, hau da, Hernani-Brinkola tartean azken urteetan inolako azalpenik eman gabe murriztu diren trenen maiztasunak berreskuratzeko aukera planteatu den, egoera horrek zuzenean eta modu negatiboan eragiten baitio beste garraiobide publikorik ez duen Goierri bezalako eskualdeari”, adierazi du.
• Langile nahikorik eta trenik ez izatea, eta aldirietako zerbitzuari eragitea.
“Ekimen horien bidez, obren eragina kontuan hartuta eta segurtasuna bermatuz, maiztasuna handitzea eta linea honen erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzea bilatzen dugu”, bukatu du.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31