Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Getariako EAJ-PNVk Maite Barruetabeña zerrendakidea zoriontzen du Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuorde izendatu dutelako
Getariako EAJ PNVk Maite Barruetabeña getariarra eta zerrendakidea zoriondu du Eusko Jaurlaitzako Funtzio Publikoko sailburuorde izendatu dutelako eta eskerrak ematen dizkio Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuari Barruetabeñarengan jarritako konfiantzagatik.
2024ko uztailaren 19an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da Barruetabeñaren izendapena. “Esperientzia handiko emakumea da, zuzenbide zibilean doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, azken urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Araubide Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketa zuzendari nagusia izan da, 2022 urterarte, non, IVAP Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendari nagusia izan den orain arte”.
“Zorionik beroenak ematen dizkiogu Maite Barruetabeñari, esperientzia eta konpromisoa duen pertsona da, herriarekin ere konpromisoa erakutsi zuen 2023ko udal hauteskundeetarako EAJren zerrendetan aurkezten. Ziur gaude lan ona egingo duela kargu berrian eta EAEn funtzio publikoaren erreonkei sendotasun eta seriotasunez aurre egingo diela”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31