Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Etxebizitza merkatu tenkatuaren eremuaren izendapenaren prezioen mugaketak Donostiako etxebizitzen %3ri eragingo dio
Udalak partekatutako ekintza plana proposatu du alokairuaren merkatuan eragitekoDonostiako Udalak hilabeteak daramatza lanean Eusko Jaurlaritzari alokairuaren eremu tenkatuaren izendapena eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa prestatzeko. Aurkeztu beharreko dokumentuak segidakoak dira: justifikazio-memoria bat, biztanleriaren egoerari, etxebizitzaren merkatuari eta irisgarritasun-mailei buruzko diagnostikoarekin; eta neurrien plan espezifiko bat eta horren aplikazioaren kronograma.
Horretarako, udal gobernuak Donostiako Etxegintzarekin batera hainbat bilera egin ditu udal taldeekin zein beste hainbat eragilerekin, eta bertan aipatutako dokumentazioa aurkeztu diete eta ekarpenak egiteko aukera eman diete.
Hirigintza Plangintza eta Etxebizitzako zinegotzi Nekane Arzallusek azpimarratu du, dokumentu irekia dela udal taldeen zein eragileen ekarpenak jasotzeko eta helburua dela diagonostikoa eta ekintza plana egitea alokairura zuzendutako etxebizitzen merkatuaren egoera hobetzeko.
Horren harian, Arzallusek honakoa gogorarazi du: “Tenkatutako eremuaren izendapenak, besteak beste, ekarriko du alokairuen prezioen handitzeari tope bat jartzea gehiegizko igoerak ekiditeko; alokairuen kontratuen luzapen gehigarriak ezartzea; etxebizitza askoren jabeen eta alokatuta egon ez diren etxebizitza berrien alokairuen kontratuen hasierako prezioa mugatzea; eta lurzoruaren mobilizazioa etxebizitza jardueratara bideratzeko, etxebizitza guztien %20 gizarte-alokairura bideratzeko”.
Prezioen mugatzea: etxebizitza guztien %3an eragina
Etxebizitza merkatu tenkatuaren izendapenak izango duen ondorio ezagunena da alokairuaren kontratuen errentaren mugatzea. Eta zehatzago, mugatuko diren kontratuak etxebizitza askoren jabe diren pertsonek egiten dituzten kontratu berriak dira, baita aurretik alokatu ez diren jabe txikien etxebizitzen kontratu berriei ere.
Donostian etxebizitza askoren jabe diren pertsonen kopurua ez da oso handia. Kalkuluen arabera 3.000 etxebizitza dira, beraz, neurriak hirian dauden etxebizitza guztien (95.000) %3ri bakarrik eragingo dio. Kontuan hartu behar da ere, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, hirian 9.349 etxebizitza bideratzen direla epe-luzeko alokairura.
Horiek horrela, Hirigintza Plangintza eta Etxebizitzako zinegotziak segidakoa azpimarratu du: “Donostia jabe txikiez osatutako hiria da, eta gehienbat jabeek etxebizitza horietan bizi dira. Dena den, litekeena da horietako askok bigarren etxebizitza bat izatea, hain zuzen ere, diru-sarrerak edo pentsioa osatzeko alokairuan jartzen duten etxebizitza. Tenkatutako eremuaren izendapenak ez dire jabe horiei eragingo, baizik eta bost edo etxebizitza gehiagoren jabe direnei bakarrik ergaingo die.
Ekintza plana: lau ardatz estrategiko
Tenkatutako eremuan sartzeko eskaera egiteko Udala lantzen ari den ekintza planak lau ardatz estrategiko ditu, eta bertan, alokairuaren merkatuaren egoera hobetzeko hainbat neurri ezartzen dira: alokairu jasangarriaren sustapena; eraikinen parkearen eta hiri-berroneratzearen gaineko jarduketak; alokairurako prestazio eta laguntzen sistema; eta erakundeen arteko koordinaziorako sistemak.
Alokairu jasangarria sustatzeko proposatu diren neurrien artean honakoak daude: babes publikoko etxebizitza parkea handitzea, alokairuan bereziki; etxebizitza hutsak erabileran jartzeko programak; edo alokairuaren merkatuan bitartekotza.
Eraikinen parkearen eta hiri-berroeratzearen gaineko jarduketei buruz, Udalak bere asmoa azaldu du eraikinen irisgarritasunaren hobetzea errazteko; etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzeko, existitzen diren etxebizitzen zatiketa sustatzeko; lokalak etxebizitzetan bilakatzea sustatzeko; eta hiri-berroneratzeko ekintzak bultzatzeko.
Alokairurako prestatzio eta laguntzen sistemaren atalan, Udalak gazteen emantzipaziorako laguntzak hobetzeko lan egingo du, eta azpimarra jarriko du egoera zaurgarrian dauden kolektibotan; eta alokairuen prezioen zein egoera zaurgarrian dauden kolektiboen kontrola egingo du.
Azkenik, erakundeen arteko koordinazioari buruz, Udalak proposatu du, etxebizitza arloan aholkularitza integrala emateko zerbitzua eta erakundeen arteko koordinazio zerbtizua eta etxebizitza politiken parte hartzea sustatzea, eta ebaluazio eta jarraipen sistema ezartzea.
Horiek horrela, Nekane Arzallus pozik agertu da prozesuaren garapenarekin, izan ere Udalak ekintza plana osatu ahal izango du uda ondoren hiria tenkatutako eremua izendatzeko eskaera ofiziala egin ahal izateko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31