Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk kezkaz ikusten du EHBilduren gobernuak etorkizuneko proiektuak identifikatzeko eta aurrera eramateko erakusten duen gaitasun eza
Legealdi honetako lehen urtebetean ez dakigu, etorkizunari begira, Bergararen proiektu berriak zein diren eta noiz gauzatuko direnEAJ-PNVren utal taldeak gobernuaren lehen urte betetzean egin duen balorazioaren arabera, ez du inondik eta inora ikusten EHBilduk kanpainan esan zuen eta gobernuak behin eta berriz aldarrikatu duen gobernantza eredu berria, “esatea gauza bat da baina praktikara ez dute eraman eredu berririk, hasteko, oposizioarekin ez dute informazio gehiena partekatzen eta elkarlanik bultzatzen, eta gure udal taldeak askotan prentsaren bidez izaten du informazioa” diote jeltzaleek.
Datorren asteleheneko plenora adjudikazio zuzen bat eramango da, “a dedo” esaten den moduan, Azokan kokatuko den Elikaenea proiektua gauzatzeko. EAJko udal taldeak dioenez, “enpresa konkretu bati zuzeneko lagapena egingo zaio 10 urtez eta, gainera, urtero 40.000€ko diru laguntza emango zaio”.
EAJ-PNVren eredua ez da hau, guk lehen sektorea bultzatzeko neurriekin eta proposamenekin bat egiten dugu, zalantzarik gabe, baina Azokako espazio hau kudeatuko duen enpresa aukeratzeko lehiaketa zabala egin behar da, edonork aukera izan dezan, eta bertan dauden gaur egungo negozioak ere bermatu egin behar dira Elikaeneaz gain. Ez dugu begi onez ikusten udal gobernuarentik hau.
Jeltzaleen ustez, premia duen neurrietako bat etxez etxeko gizarte zerbitzua gauetara luzatzea da, hain zuzen ere “gaur egungo etxez etxeko zerbitzuak hutsuneak ditu eta gauetan zenbait zerbitzuren aukera eskaini behar zaie erabiltzaileei. Gure eredua, diote jeltzaleek, pertsona erdigunean izatea da eta aspaldian egin ditugu proposamenak etxez etxeko zerbitzua hobetzeko. Gaur egun oraindik gobernuak ez du erantzun integralik eman.”
Bestalde, EAJ-PNVren udal taldearen iritziz, “ez dakigu Arrizuriagan egiten ari diren obren helburua zein den?, zertarako izango den, kultur elkarteentzako lekurik izango den; hileta zerbitzu zibilen aukera noizko gauzatuko den, jendearen eskaerak erantzuna behar dute, edo Agorrosingo hurrengo faseari noiz ekingo zaion. Oraindik ez dago proiekturik, jeltzaleek diotenez, eta kirolarien aldagelak oso egoera kaskarrean daude, adibidez.
Hauek guztiak garrantzizko proiektuak dira bergararrentzat. premiazkoak, eta beste asko daude oraindik mahai gainean jarri ere egin ez direnak.
Jeltzaleek amaitu dute esanez “Gehiengo osoa izateak ez du esan nahi gobernuak nahi duena egin dezakeenik ez herritarrak eta ez oposizioa kontuan hartu gabe. Guk jarraituko dugu proposamenak egiten eta benetako elkarlana bultzatzen baina jarraipen zorrotza eta kontrola egingo diogu oposiziotik EHBilduren gobernuari.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31