Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk oinarrizko 10 ekimen berri proposatu dizkio PMUSari
Talde jeltzaleak nabarmendu du gure hiriaren etorkizunaren beharrak kontuan ez hartzea akats historikoa izan daitekeela IrunentzatHiriak hazkunde ekonomikoaren gune nagusiak dira, baina munduko karbono isurketen %70a inguru eta baliabideen %60a baino gehiago kontsumitzen dute baita ere. Hala ba, jada bizi dugun eraldaketa honetan, EAJ-PNVtik uste dugu Udalaren papera funtsezkoa dela. Gure hiriko mugikortasunaren egokitzapena gako garrantzitsuenetako bat izango da, eta horregatik, EAJ-PNVtik azken urteotan proposamen eraikitzaileak eta positiboak bultzatu eta mahai gainean jarri ditugu. Horien artean, 7 onartu dira eta PMUSak dagoeneko barne hartzen ditu, hala nola:
◘ Bidegorria Kolon pasealekuan (2020)
◘ Nafarroa etorbideko igoerako noranzkoan bidegorria (2020)
◘ Gain Gainean eta Urdanibia plazaren arteko lotura, Larretxipi kaletik barrena, eta oinezkoentzako pasabide bat eraikiz udaletxearen atzealdetik (2022)
◘ Karga elektrikoko puntuak jartzea hiriko leku estrategikoetan, auzo guztiek hurbileko punturen bat edukirik, herritar guztien sarbide zuzena bermatzeko (2021)
◘ Hirian dibertsitate funtzional, kognitibo eta sentsoriala duten pertsonei egokitzeko neurriak ezartzea (2022)
◘ Hiriko hainbat puntutan bizikletentzako aparkaleku publiko, seguru eta estalien sare bat eskaintzea (2022)
◘ Oinezkoentzako bizikleta lotura bat sortzea Amuteren eta Santiagotarraken artean, Plaiaundi institutuaren atzealdetik, nazioarteko zubietatik igarota (2013)
Era berean, EAJ-PNVtik azpimarratu nahi dugu irundarrek adierazitako beharrei erantzuten dieten funtsezko ekimenak lantzen jarraitu dugula. Ostiral honetako Udalbatzan aurkeztuko den dokumentua nabarmen hobetuko duten ekimenak, erregistratuta ditugunak eta bertan, Udalbatzan, defendatuko ditugunak, modu gardenean eta herritarrei begira. Gure hiriaren etorkizunean duten garrantziagatik, onartuak izatea espero dugunak:
1.- Gure hiriko ibilgailuen zarata kontrolatzeko radarrak.
2.- Emisio Baxuko Eremuan zarataren kontrol puntu batzuk ezartzea, zarataren mailaren hobekuntzaren bilakaera egiaztatzeko.
3.- Errekuntza motorra duten lorezaintzako makinen ordez, zarata maila txikiagoa duten makina elektrikoak erabiltzea.
4.- Lurpeko aparkaleku bat sortzea autobus geltoki intermodalean (VIA IRUNen), San Migel auzoko bizilagunek erabil dezaten.
5.- Ikuspena zailtzen duten edukiontziak lekuz aldatzea eta ez jartzea, halaber, argirik ez duten edo argiztapen nahikorik ez duten zebra bideetan argi puntuak jartzea.
6.- Aparkaleku arautuetan, haurrak dituzten familien ibilgailuentzako aparkaleku bereziak bideratzea eta bereizgarri bat ezartzeko aukera aztertzea.
7.- 70 plazako Juncal plazatxoan lurpeko aparkalekua, Nafarroa Etorbideko igoeran bidegorri bat ezartzearekin lotuta, are gehiago berrurbanizatzea aurreikusita dagoela aprobetxatuz, eta kendu beharko liratekeen TAOko 60 aparkalekuen ordainetan.
8.- Hegoaldeko bariantearen ertzetik bizikleta bide bat trazatzea, Pinudi parketik igarota eta Ertzaintzaren Komisariaren biribilgunera iristea.
9.- Geltoki berriaren eta Txanaleta plazaren arteko trenbideak estaltzea. Horrela, Irunek berdegune berri eta irisgarri bat irabaziz. Aukera espazio bat, hiriaren erdigunea handitzeko giltzarria, pertsonen mugikortasuna errazteko.
10.- Etorkizunean trenbidearen gainean zubi bat eraikitzeko aukera planteatzen dugu, geltoki berritik gertu, eta trenbideen bi aldeak eta auzoak, San Miguel eta Pio XII lotuz. Horrela, trenbideak beti Irundik igarotzeak ekarri duen hesia eta zatiketa murriztuz.
Proposamen horiek guztiek eredu jasangarri bat lortzen lagunduko diote Iruni, zarata gutxiagorekin eta errespetu handiagoarekin. Neurri horien helburu bakarra Irungo herritar guztien bizitza hobetzea da, eta eredu honi esker, irundarrek errazago gozatu ahal izango dute beren egunerokotasunaz.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31