Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/07/15

Borondate eraikitzailearekin jarraitu behar da akordioak izateko

EH Bildurekin lortutako adostasuna nabarmendu du EAJ-PNVk Gipuzkoako Batzar Nagusietan Erreforma Fiskalaren Ponentzian
Borondate eraikitzailearekin jarraitu behar da  akordioak izateko

“Eusko Alderdi Jeltzaleak garrantzia ematen dio Gipuzkoako Batzar Nagusietan Erreforma Fiskala gauzatzeko Ponentzian lortutako adostasunari, politika fiskalari buruzko txostena oposizioko alderdiekin aurrera ateratzeko borondate eraikitzaileak fruitua eman duelako”, adierazi du Ianko Ganboa jeltzaleak bilkura amaitu ondoren, EAJ-PNV eta PSE-PSOErekin batera EH Bilduk txostenari baietz bozkatu diolarik, eta Elkarrekin Gipuzkoak eta PPk abstentzioa.

“EH Bilduren 70 zuzenketa adostu ditugu, 34 erdibidetuz eta 36 bere horretan onartuz”, koalizioak txostenaren aldeko botoa eman duelarik. “Harrera ona egiten diogu koalizioaren jokaera honi. Espero dugu EH Bilduk eutsiko diola Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ-PNVrekin eta Foru Gobernuarekin ados jartzeko asmoari eta aurrerantzean ere ikusiko dugula akordiorako prestasun hori bera, bereziki erreforma fiskala Foru Arau bihurtzeko orduan”, azpimarratu du Ganboak.

Izan ere, erronkak ez dira nolanahikoak, txostenean azaltzen den bezala: zainketa zerbitzuak bermatzeko neurrietatik etxebizitza eskuratzeko neurrietaraino doan esparru zabala, PFEZa eta SZa medio. Batzarkide jeltzalearen arabera, “desafio horiek itxaropenerako aukera bilaka ditzakegu politikaren onena emanez gipuzkoarrei, eta Euskadiko herritarrei, zerga antolaketa zuzen eta progresiboa eraginez”.

“Eusko Alderdi Jeltzaleak ahalik eta akordio zabal eta sendoena bilatzeko ahalegina egin du orain ere”, jarraitu du Ianko Ganboak, eta argi utzi du azken ondorio hau: “EAJ-PNVk bere ezpaleko politika abertzalearen balioa azpimarratzen du Erreforma Fiskala gauzatzeko Ponentzian egindako lanaren bidez: politika eraikitzailea egiteko borondatea, Gipuzkoan bizi garen guztion ona bilatuz eta Euskadiko herri ikuspegia izanez eta defendituz.”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube