Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Arbeseko egoitza gero eta hurbilago
Irungo Udalak, Arbesko Errotako erdi-tentsioko aireko linea lurperatzeko kontratua sinatu berri du; egoitza errealitate bihurtzeko ezinbesteko lehen ekintzaEAJ-PNVtik urteak daramatzagu lanean Arbesko Egoitza, lehenbailehen, errealitate izan dadin. Egia da denoi gustatuko litzaigukeen erritmoa moteldu duten egoerak bizi izan direla; kontratuen legea, Covid-a... baina guzti horretatik ere ikasi eta ezagutza guztia aprobetxatuz, proiektua are gehiago hobetu da. Eta, gaur, 2024ko uztailaren 11n, esan dezakegu Irungo Udalak, Arbeseko Egoitza egia izan dadin, lehen eta beharrezko urratsa eman duela; Arbesko Errotan dagoen erdi-tentsioko linea lurperatzeko kontratua sinatu du.
Albiste honen aurrean, Gorka Álvarez Aranburuk, EAJ-PNV Iruneko bozeramaileak, egoitzak gure hiriari egingo dion ekarpena nabarmendu nahi izan du: "Arbeseko egoitzak balio handiko ekarpena egingo dio Iruni; etorkizuneko zainketetarako trantsizioa gauzatzen lagunduko du, horrela, hurbiltasuneko eta konfiantzazko zaintza eskainiz. EAJtik tinko defendatzen dugun eredua da hau eta balioan jarri nahi dugu. Urte guzti hauetan, Irungo EAJtik Udalak hirugarren sektorearekin lankidetzan egin ditzakeen hobekuntza guztiak lantzen eta definitzen aritu gara. Kalteberatasun eta/edo bazterkeria egoeran dauden pertsona guztiei arreta emateko, adinekoak, helduak, nerabeak zein haurrak izan, datozen lekutik datozela. Eta argi daukagu Irunen, hurbiltasunetik eta zeharkako planekin jardun behar dugula, Udalaren eta gainerako erakunde, eragile sozial eta sektorialen arteko konpromisoan eta lankidetzan oinarrituta".
Egungo hiriek, pertsonei arreta emateko sistema guztiak barneratzea eta bermatzea lortu behar dute, eta horrela, arreta soziosanitarioko sistema eredugarri bat finkatzeko aukera izango da. Hau da EAJ-PNVtik defendatzen jarraituko dugun Irun.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31