Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/07/10

Hondarribia Lantzen, alternatiba errealistarik eskaini gabe desegitea akatsa da”

Hondarribia Lantzen, alternatiba errealistarik eskaini gabe desegitea akatsa da”

Abotsanitz eta EH Bilduren gobernuaren gehiengo osoak Hondarribia Lantzen sozietate
publikoa desegitea erabaki du, etxebizitza publikoak sustatzeko benetako alternatibarik eskaini
gabe. EAJ-PNV udal taldeak erabaki horren aurka bozkatu du, herritarren beharrei erantzuten
ez dien erabaki politikoa dela uste duelako.

Hondarribia Lantzen kudeaketa publikoko tresna bat da, etxebizitzaren sustapena, jarduera
ekonomikoak garatzeko espazioen kudeaketa edo Hirigune Historikoa edo Mendelu bezalako
eremuen birgaitze integralerako planen garapena erraztu eta arindu dezakeena. Horretarako,
ezinbestekoa da HAPOren izapidetze-prozesua garatzea eta aurrera egitea.

Hondarribiko ezker abertzalearen gobernatzeko moduak kezkatzen gaitu. Gehiago daude
desegiteko eta atzera begiratzeko, Hondarribiaren etorkizuna lantzeko eta eraikitzeko baino,
hiriaren beharrei erantzungo dieten proposamen gauzagarriekin. Ez dago konponbiderik
etxebizitzarako, aparkalekurako edo jarduera ekonomikoetarako eremu berriak garatzeko.

Hondarribia Lantzen desegitea, gobernuaren gehiengo osoaren babesarekin soilik, Abotsanitz eta
EH Bildu gobernuan erakusten ari diren egiteko moduaren beste seinale bat da. Bereziki
kezkatzen gaitu desegitearen ondoren Hondartza Kiroldegian lan egiten duten 40 pertsona
baino gehiagoren egoerak. Gaur egun arte, udal gobernuak ez du jakinarazi kiroldegiaren
kudeaketa lizitatzeko aurreikusitako urratsak eta epeak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube