Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/06/29

Udalak plaka bat jarri du gaur Manuel Orcera de la Cruz-en omenez

Orcera ETAren biktima izan zen duela 47 urte, eta amarako Geltokian gogoratu da
Udalak plaka bat jarri du gaur Manuel Orcera de la Cruz-en omenez

Donostiako Udalak plaka bana jarri du larunbatean, ekainak 29, Manuel Orcera de la Cruz-en omenez, ETAren biktima 1977an. Honekin 27 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jarri dituen plakak. Ekimen hau duela bi legealdi jari zen martxan.

Ekitaldia gaur, ekinak 29, izan da, eguerdiko 12:00etan, Easo plazako Amarako Geltokian. Plakak jartzeko beste ekitaldietan egin den bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimen senideek parte hartu dute.

Manuel Orcera de la Cruz, 24 urtekoa eta Ubedakoa (Jaen), Polizia Armatuko kidea zen eta geltokiaren barruan lanean ari zela, bi pertsona ibilgailu batetik jaitsi, geltokian sartu eta agentea tirokatu zuten.

Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko plakak

Honekin, Udalak hirian terrorismoaren eraginez eta oinarri politikoko bortizkeriagatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes eta Elena Moreno, Eugenio Olaciregui Borda, Francisco Javier Gómez Elosegi, José Ángel Santos, Josu Leonet, Juan de Dios Doval Mateos, Miguel Ángel Iñigo Blanco, Juan Antonio Marcos González - guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero - Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erailak -, Begoña Urroz Ibarrola - DRIL talde armatuak eraila –, Mari Jose Bravo del Valle - Batallón Vasco Español taldeak eraila – eta Joseba Baradiaran Urkola - poliziaren ekintzak eragindako biktima - .

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube