Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Udal Gobernuak ez ditu bizilagunak kontuan hartu Santiago kaleko obrak hasi aurretik"
Herritarrei jakinaraztea eragin handiko obren hasiera prentsaurreko baten bidez, ez zaigu egokia iruditzenEgun gutxi barru hasiko da Santiago kaleko lehen zatia berrurbanizatzeko obra. Obra behar-beharrezkoa zen, eta EAJren gobernu-taldeak prest utzi zuen aurreko agintaldia amaitu aurretik, Santiago kaleko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko.
Baina ez dugu onartzen Abotsanitz eta EH Bilduren udal gobernuak nola jakinarazi duen obraren hasiera. Izango dituen eragin garrantzitsuak kontuan hartuta, uste dugu egoiliarrei eta merkatariei prentsaurreko baten bidez informazioa ematea ez dela eraginkorra, ezta herritarrekiko gertukoa ere. Gure ustez, udal gobernuak ez ditu kontuan hartu Santiago kaleko bizilagunak. Obraren xehetasunen eta eraginen berri emateko bilera irekia eta publikoa egitea, Portu auzoa berrurbanizatzeko beste fase batzuetan egin zen bezala, egokiena izango litzateke.
Oposizioko talde politikoetako ordezkariek ere ez dugu batzordean obraren hasierari buruzko informaziorik jaso. Ezin izan dugu gure iritzia eta kezka adierazi tamaina horretako obra bat uztailean hasteak izan ditzakeen ondorioengatik. Argi dago Santiago eta San Pedro kaleko egoiliarrak eta merkatariak direla obrak une honetan hastearen ondorioak gehien pairatuko dituztenak.
Gainera, San Pedro kaleko segurtasunak kezkatzen gaitu uda honetan, bi norabideko bide bihurtuta oinezkoentzat arriskutsua izan baitaiteke.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31