Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
San Pedro eta San Martzial jai zoriontsuak!
EAJ-PNV de Irun os desea unas felices fiestas de San Pedro y San MarcialAtzoko egunean, ekainaren 23an, San Pedro eta San Martzial jaiei hasiera ofiziala eman genien, bi ekitaldi esanguratsurekin: San Joan suaren piztearekin eta udaletxeko balkoiko agurrarekin. Aurtengo agurra, berezia izan da oso, gure hiriko adinekoak ordezkatzen dituzten hainbat elkartek eskaini dituzte hasiera hitzak. Bizitza osoa, Irunen alde eta Irunerako lanean daramaten pertsona horien errekonozimendua bizitu genuen pasaden igandean. Adinekoak esperientzia dira, ondare eta jakinduria. Horregatik guztiagatik, egun garrantzitsu honetan pertsona hauen garrantzia ikusarazteaz gain, ezinbestekoa eta beharrezkoa iruditzen zaigu hauei urte osoan zehar behar duten lekua eta arreta eskaintzea. Pregoi berezia izan zen, herritarren artean pertsona hauek duten garrantzia azpimarratzeko aukera bikaina. Gure taldetik, zalantzarik gabe, pertsona horien guztien ondoan jarraituko dugu, haien interesak tinko defendatzen, gure udalaren aldetik izan dezaketen ahanztura hori senti ez dezaten.
Horren harira, Irungo EAJ-PNVko bozeramaile den Xabier Iridoyk, gure hiria pertsona guztientzat egokitzen jarraitzea garrantzitsua dela azpimarratu nahi izan du; Irun sozialki kohesionatuagoa bihurtu behar dugu, pertsona guztiek aukera berdintasuna izan dezaten, eta Irunek pertsona guztiak berdin zaintzen eta entzuten dituela senti dezaten. Gure jaiak gozatzeko gune bat izan behar dute, lagunen artean ondo pasatzeko, baita senideen eta herritar guztien artean ere. Egun hauetan Irungo kaleak sentimenduz, alaitasunez eta emozioz betetzea espero dugu, pertsona guztiekiko errespetu eta tolerantziatik abiatuta.
Azkenik, eta aukera aprobetxatuz, EAJ-PNVtik PSE-EEren gobernuaren agintaldiaren lehen urteko balorazio laburra egin nahi dugu. Aurten proposamenak egin ditugu, akordiorako borondatea erakutsi dugu, Irunek behar dituen proiektuak martxan jartzeko eta garatzeko prestasun osoa erakutsi dugu. Eta honen aurrean, harritu egin gaitu, gure proposamenak gutxiesten dituen gobernu batekin topo egiteak, ulertzera emanez gainera, gure hiriaren defendatzaile bakarrak beraiek direla... Batez ere, gobernu honek egun oraindik ez duenean proiektu apustu argirik, ezta proiektu hauek aurrera eramateko egutegirik ere. Hau da, ez dakigu noiz eta nola garatuko diren hainbat ekimen, hala nola, VIA IRUNen behin betiko onarpena, Hego Ingurabidearen hirugarren fasea, Gain Gainen hirugarren fasea, San Migeleko kiroldegi berriaren proiektua, Txenpereneako kirol pisten plangintza, etab. Eta ez dakigu, Irunen ez dagoelako legegintzaldi plan zehatzik, ez dakizkigu egungo udal gobernuaren asmoak eta helburuak datozen 4 urteetarako. Herritarrekiko, boto emaileekiko eta gainerako udal taldeekiko gardentasun ariketa bat da hau, eta, oraingoz, ez dirudi hau garatzeko asmorik dutenik. Espero dugu, gure jaiez gozatu ondoren, hau errealitate bihurtzea. Gure taldeak horren eta gehiagoren alde lan egiten jarraituko du. Hala ere, bizi ditzagun egun hauek pozez eta emozioz, errespetuz eta ondo pasatzeko gogoak gailen daitezela beste ezeren gainetik. GORA IRUN! GORA SAN MARTZIAL!
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31