Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
"Euskadiren ahotsa Europan entzuten jarraitzeko, igandean EAJri eman behar zaio botoa", azpimarratu du Aitana Agirrek
“PNV bozkatu behar da, Europan eskubideak, askatasunak eta Euskadiren interesak defendatzen jarrai dezan”, nabarmendu du Egibarrek. “Pertsona eta herri guztien eskubide eta askatasunak defendatu dituen ibilbide europazalea bermatzen dio”, gaineratu du.Argazkiak...
Bere hitzaldian, Aitana Agirrek azaldu du "EAJ dela Euskadi Europan defendatzeko proposamen zehatzak aurkezten dituen alderdi bakarra; inplikatutako sektoreekin kontrastatutako proposamen errealistak". Eta gogorarazi du programa jeltzaleak 160 neurri biltzen dituela "gure baserritar eta arrantzaleentzat, gure industriarentzat, gure gizarte ereduarentzat, gure gazteriarentzat, gure kulturarentzat edo euskararentzat".
Aitana Agirrek Euzko Alderdi Jeltzalearen "koherentzia" nabarmendu du bere ibilbide europazale luzean. "Gure printzipioekin leialak gara eta ez ditugu komenientzien arabera aldatzen; beti defendatu ditugu bakea eta giza eskubideak; beti defendatu dugu Euskadi", nabarmendu du.
"Europan hamarkada askotan egin dugun lana herri honekiko dugun konpromisoaren adibide garbia da", adierazi du. "Eta lan horren ondorioz, euskal gizarte-ongizatearen eredua, gure berrindustrializazio-prozesua edo gure kooperatibak Europar Batasunean aintzatetsi eta balioetsi dira", gaineratu du.
“Europan gure ahotsa errespetatzen bada PNVk bertan egindako lan gogor eta onarengatik da”, azaldu du; “eta hori egiten jarraituko dugu datozen bost urteetan: Euskadiren alde lan egiten, euskaldunen alde”
“Europan entzunak izaten jarraitzeko, beharrezkoa da igandean jendea bozkatzera joatea eta EAJk ordezkaritza lortzea Europar Batasuneko Parlamentuan”, bukatu du.
Europako Parlamenturako hauteskundeek sortzen duten axolagabekeriaren aurrean, Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak “konpromiso demokratikoa” goraipatu du, “demokraziak parte hartzea behar duelako”. “Europan hartzen diren erabakiek eragin zuzena dute gure bizitzietan”, argudiatu du. Gainera, “ziurtzat jotzen ditugun eskubide asko auzitan daude”, ohartarazi du. Testuinguru horretan, Euzko Alderdi Jeltzalea Euskadiren eta euskaldunen interesak defendatzeko aukerarik onena da. Pertsona eta herri guztien eskubide eta askatasunak defendatu dituen ibilbide europazalea bermatzen dio.
Joseba Egibarrek gogorarazi duenez, 1933an, Aberri Egunaren leloa “Euskadi Europan” izan zen, eta “horrek erakusten du, besteak beste, EAJk garai politikoak interpretatzeko azterketarako eta ikuspegirako gaitasuna izan duela”. Hain zuzen, 1949an, Jose Antonio Agirre lehendakariak berak dokumentu bat egin zuen estaturik gabeko nazioek Europan beren bidea egiteko bete beharko lituzketen urratsak azaltzeko. Lau hamarkada baino gehiago aurreratu zen, 1993ra arte ez zirelako onartu gaur egun indarrean dauden Kopenhageko irizpideak, horiek baitira Europan sartzeko bete behar diren baldintzak. “Ikuspegi politikoa izan dugu”, azpimarratu du.
EAJ-PNVk bultzatutako euskal eredu sozio-ekonomikoa, gainera, Europak Bigarren Mundu Gerraren ondoren sustatutako gizarte-ongizatearen ereduaren adierazle argia da. “Herri txikia izanda ere –“hiru milioi herritarrekin ez gara iristen Europako biztanleriaren % 1era–, handiak gara ekarpenenetan”, azpimarratu du. “Gure eredua aintzakotzat hartzen da europar agintariek jakin badakitelako hazkunde ekonomikoa sortu behar dela baina aldi berean gizarte orekatu bat izan behar dela”, azaldu du.
Europan hartzen diren erabakiek gure eredu sozioekonomikoari, industriari, lehiakortasunari, immigrazioari, defentsa-politikari, klima-aldaketari edo fiskalitateari eragiten dieten, besteak beste. “Badakigu gai guzti horiek zer ikusi izan duten eta izango duten etorkizunean ere gure bizitzetan, horregatik jorratu ahal izateko bertan egon beharra dago euskal interesak defentsan", ziurtatu du.
Joseba Egibarrek azpimarratu du PNVk herrien Europa defendatzen duela, estatuen batuketa gisa eraikitako egungo Europaren aurrean. EAJk lan eta borroka egiten du estaturik gabeko nazioen alde, “bizitza, bizia, arima eta lotura propioa duten errealitate horiek” espazio propioa izan dezaten Europar Batasunean, “herriek parte sentitu behar dutelako Europa sakonagoa, demokratikoagoa eta hurbilagoa nahi bada”. “Jauzi kualitatiboak emateko modua badago, bertan egon, erabakitzeko prozesuak bermatu ahal izateko, hori da gure egitekoa eta horregatik aurkezten gara hauteskunde hauetara”, nabarmendu du. Horren harira azpimarratu du euskarak, “Europan dagoen hizkuntzarik zaharrenetakoak”, errekonozimendu ofiziala izan behar duela EBn, eta Euskadi subjektu politiko moduan aitortua izan behar dela.
Europako eskuin muturraren gorakadak dakarren arriskuaz ohartarazi du burukide jeltzaleak. EBren migrazio politika deitoratu eta Putinek Ukrainan egindako inbasioaren aurrean “jarrera argiaren” beharra –“EAJk duena”– aldarrikatu ondoren, esan du “lortzea asko kostatu eta, gaur egun, ziurtzat jotzen ditugu eskubideak auzitan jartzen ari direla”,.
“Botoa ematea da konpromiso demokratikoa, gauza asko dago jokoan”, adierazi du; “PNVk bide bat eskaintzen du eta 80 urteko bide horretan mugarri asko dauzkagu, alderdiak beti izan du perspektiba hori, ikuspegi hori Europa nola egin, ze pauso eman behar ziren eta toki guzti horietan egon ahal izateko gaur egun ezinbestekoa da botoa ematea”. “Horregatik euskal herritarrei eskatzen diegu botoa EAJ-PNVri ematea”, ondorioztatu du.
Joseba Egibarrek kanpainako azken egunean egin ditu adierazpen hauek, Donostian.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31