Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
PNVk Madrili eskatu dio ADIFek Brinkola-Irun trenbide sareko obrek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten, erabiltzaileen mesedetan
Talde jeltzaleak erakundeen arteko lankidetzaren aldeko apustua azpimarratu du, obrak egiten diren bitartean garraiobide alternatiboak bermatzekoPNVko bozeramaile den Aintzane Oiarbidek azpimarratu du Gipuzkoako trenbide-obrek ahalik eta gutxien eragin behar dietela erabiltzaileei. Gaur egindako osoko bilkuran, batzarkide jeltzaleak Garraio Ministerioari eta ADIFi plagintza hobea eskatu die, obrek ahalik eta eragozpen gutxien eragin ditzaten. Halaber, erabiltzaileen onurarako garraiobide alternatibo eraginkorrak izatea bermatzea eskatu du.
Oiarbidek honako hau adierazi du: "Obren arduradunari, ADIFi eta Garraio Ministerioari plangintza bat egiteko eskatzen diegu, obrek ahalik eta kalterik txikiena eragin dezaten, eta eragindako pertsonek beste garraiobide batzuk izan ditzaten beren lanera, ikastokira edo aisialdira ahalik eta erosoen eta azkarren iristeko. Hori baita erabiltzaileen kezka nagusia”.
Aldirietako erabiltzaileen mesedetan, bozeramaileak azpimarratu du erakundeen arteko lankidetza oso garrantzitsua dela obrek dirauten bitartean erabiltzaileen ongizatea bermatzeko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lurraldebus zerbitzuari eskatu die beren zerbitzuak koordinatu eta indartzea.
"Nahiz eta zerbitzua Madrili dagokion, Gipuzkoako Foru Aldundiari mugikortasunean dituen eskumenen eskutik, lankidetza eskaintzea eskatzen diogu eskumena eta zer ikusia duten erakundeekin. Horretarako, ezinbestekoa da Estatuko erakundeek lankidetzarako informazioa partekatzea eta, beharrezkoa balitz, Lurraldebus zerbitzuak autobusak indartzeko programak abian jartzea", adierazi du Oiarbidek.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31