Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Lehen urteko balorazioa
Urtebete igaro da udal hauteskundeak izan genituenetik eta hamaika hilabete EH-BILDUk gobernua hartu zuenetik. Gobernua izatetik oposiziora pasatu gara eta trantsizio hori ahalik eta egokien egin zedin gure prestutasuna azaldu dugu martxan utzi genituen proiektuak aurrera egin zezaten. Alde honetatik udaletxe barruan izan dugun giroa ona eta konfiantzaz lan egiteko modukoa izan dela esan dezakegu.
Konbentuko obra:
Horren adibide da konbentuko eraikineko obra eta bertan kokatuko den autonomia sustatzeko gunea. Udal gobernuak berriki iragarri du Urrian zerbitzua martxan egongo dela eta obrek, proiektuak zituen gabezia eta hasieran egindako aldaketa batzurenatik, atzerapena izan dutela. Proiektuaren sustatzaile izan garen aldetik, atzerapen horren inguruan dagokigun erantzukizuna gure egiteko arazorik ez daukagu, jakin badakigulako azken emaitza herritarrentzat ona izango dela. Momentu hori iristen denean arrotasunez gogoratuko dugu Mojetako komentua erosteko egindako apustua (Agustindar mojen eskuzabaltasunaren ondorioz posible izan zena) eta eraikina herritarren gizarte beharretara bideratzeko erabakia.
Legealdiko plangintza:
Kezka sortu digu aldiz udal gobernuak egindako beste iragarpenak. Legealdiko estrategia eta proiektuak garatzeko eta ekimenak zehazteko dinamika burutu duela eta gainontzeko elkarteen, alderdi politikoon eta herritarren iritzia jaso nahi duela urrian legealdiko plan estrategikoa herriaren aurrean aurkezteko.
Legealdiak irauten dituen 4 urteen inguruko plana berandu dator. Urrian legealdiaren %35 joana da. Guri dagokigunean, gure ekarpenak hauteskundetara aurkeztu genituen planteamendu berberak dira. Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa izanik beharrezkoa da institutu berriari azken bultzada bat ematea, frontoiaren proiektua idatzi eta gauzatzea, Lausita kaleko urbanizazioa eta ur hornidura eta saneamendu sarea, kirol etxe aurreko berdegunea, etb… Kirol, kultur zein gainontzeko eragileekin egoteko denbora izan dugu. Orain lehentasunak jarri behar dira eta inbertsiotarako aurreikusitako diru gerakinak ahalbidetzen duen heinean, zeintzuk gauzatu daitezkeen eta zeintzuk posible izango ez diren argitu.
Herritarrekin eta eragileekin elkarlanak etengabea izan behar du, baina hau da ez da momentua legealdi honetako proiektu estrategikoen inguruko iritziak jasotzen hasteko, hartutako konpromisoak gauzatzekoa baizik.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31