Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/05/31

EAJ-PNV Arrasatek udalerriko zuhaitzen kudeaketaz arduratzen den enpresaren agerraldia eskatu du batzordean, Kontzeziñoko zuhaitza inaustearen baldintzak argitu ditzan

EAJ-PNV Arrasatek udalerriko zuhaitzen kudeaketaz arduratzen den enpresaren agerraldia eskatu du batzordean, Kontzeziñoko zuhaitza inaustearen baldintzak argitu ditzan

EAJ-PNV Arrasatek adi eta kezkatuta jarraitzen du Kontzeziñoko zuhaitzean egin berri den esku-hartzeagatik. Zuhaitz enblematiko horren egoerari buruzko bi txosten daude, bata 2020koa eta bestea 2023koa. 2023ko txostenak ez du aipatzen inausketa intentsiboa egin behar denik, eta 2020ko txostenak, berriz, ez zuen gomendatzen duela gutxi egin diren esku-hartzeak bezain zorrotzak izatea.

Bi dokumentuak berrikustean, jeltzaleek egiaztatu dute EH Bilduren Udal Gobernuak eta Elkarrekin Arrasatek prentsaren bidez zabaldutako informazioa ez datorrela bat txosten teknikoetan zehaztutakoarekin. “Desadostasun horrek agerian uzten du egungo ingurumen-kudeaketan gardentasun falta kezkagarria dagoela” nabarmendu dute. 

Gertakari horiek ikusita, EAJ-PNV Arrasatek udalerriko zuhaitzen kudeaketaz arduratzen den Prezero S.L. enpresaren agerraldia eskatu du Auzo eta Obra, Zerbitzu eta Mantentze Batzordean, jarduketari buruzko beharrezko azalpen tekniko guztiak gardentasun osoz eman ditzan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube