Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/05/31

EAJ-PNV "Gaur gobernuak ezetz esan dio trafikoa arintzeari, ez gazteei eta familia zahurgarriei etxebizitza prezio justuan eskaintzeari eta ez 2000ko Kultura Plan Estrategikoa eguneratzeari"

Proposamen bat anitza da hitz egiten denean, puntu komunak eta akordioak lortzen direnean eta ez irizpide bat inposatzen denean, azken orduan eta argudiorik gabe, proposamenak itxuragabetuz eta, orduan, onartuz.
EAJ-PNV

Ogasuneko ordezkariarekin izan genuen lehen bileran aldeko botoa emateko borondatea agertu genuen, betiere gure ezinbesteko sei zuzenketak onartu eta kontuan hartzen baziren. Zuzenketa horiek, besteak beste, Hego Ingurabidearen garapenean aurrera egitearen alde egiten zuten, hutsik zeuden etxebizitzen alokairua sustatzearen alde eta gure hiriko kultura bultzatzearen alde. Tamalez, gaur Udal Gobernuak nahiago izan du errealitatea itxuragabetu, kreditu aldaketa mozorrotu eta ustezko gehiengo zabal bat saldu, aldaketa 25etik 12 botorekin onartu denean. Eta honen aurrean, bigarren indar garenean, errealitatea erakustea besterik ez zaigu geratzen:

Duela hiru aste bilera bat eskatu genion udal gobernuari, eta handik astebetera lortu genuen. Lehenengo bilera hartan, gure proposamen bakoitza Ogasuneko ordezkariari aurkeztu genion. Hala ba, gure zuzenketak egin eta erregistratu genituen, guztira 19 proposamen, jendeak helarazi dizkigun beharrei erantzuteko. Era berean, lehen bilera hartan, bigarren bilera bat eskatu genuen hurrengo asterako, hitz egiteko eta adostasunera eta aldeko botora iristeko denbora eduki ahal izateko. Baina, tamalez, ez dugu berririk izan Osoko Bilkura baino bi egun lehenago arte. Bigarren bilera hartan gainera huskeria bat aurkeztu zitzaigun, gure ustez. Uste dugu hauek ez direla moduak, jarrera hau oso urrun dago adostasun borondate zintzo batetik, azken ordukoa, asteak aurretik eduki ditugunean. Irunek askoz gehiago merezi duela uste dugu. Errespetua merezi du, entzutea merezi du, merezi du Udalean dauden politikariek pertsonen ongizatea lehenestea, demokrazia lehenestea eta gardentasuna eta leialtasuna lehenestea, eta ez beren boteretik gainerakoekin txotxongiloak bagina bezala jolasten duten joko politiko bidera gabea.

Era berean, azpimarratu nahi dugu, udal gobernuak gaur uko egin diola hirian bizi dugun mugikortasun-arazoari erantzuna eman eta aurrera egiteari. Nahiago izan dute gauden bezala geratu, konformatu eta ez aurrera egin. Eta EAJ-PNVtik argi dugu errealitate honi erantzun argia eman behar zaiola, lehenbailehen. Horregatik, 2018ko kreditu aldaketan, 200.000 euro onartu ziren, Hego Ingurabidearen bigarren fasearen proiektua idazteko. Hau kontuan izanik, gaurkoan aurkeztu dugun zuzenketari esker, laster hirugarren honetan aurrera egitea espero genuen, behar hau laster errealitate izan zedin eta horrela gure hiriko trafikoa arindu ahal izateko. Oinaurre, Arbes, Palmera-Montero eta Artia lotuko dituen proiektua, auzo horietarako irisgarritasuna nabarmen hobetuz eta iparraldeko saihesbideak egunero jasaten duen trafiko handia arinduz. Ezin dugu beste alde batzuetara begiratzen jarraitu, beste batzuk erantzule eginez. Zergatik ez da orain proiektua egiten, duela 6 urte egin zen bezala?

Era berean, ikuspegi soziala duen proposamen bat baztertu dute, etxebizitzaren arazo larrian jarduteari uko egin diote, eta bizkarra eman diote beharrizanak dituzten gazteei eta familiei aukera berri bat emateari. Etxebizitza oinarrizko eskubidea dela jakinda, legean eskubide subjektibo gisa jasota dagoena. Guztiok dakigunez, etxebizitza eskuratzea arazo bat da pertsona askorentzat, batez ere gazteentzat eta familia zaurgarrientzat. Emantzipatu nahi duten pertsonek, adibidez, zailtasun handiak dituzte etxebizitza bat eskuratzeko, eta familia kalteberenen kasuan, familia horiek ere ez dute etxebizitzarik alokairu-merkatuan edo bestela, neurriz kanpoko prezioak dituzte, eta ezin dituzte eskuratu. Hori dela eta, gure taldeak dirulaguntza bat onartzea proposatu du, Eusko Jaurlaritzaren BIZIGUNE programa osatzeko, Irunen ditugun etxebizitza huts asko iraupen luzeko alokairuko merkatura arrazoizko prezioekin atera daitezen, gazteek eta behar gehien duten familiek etxebizitza bat eskuratu ahal izan dezaten. Aitzindariak izatea proposatzen dugu, handikiro pentsatzea, ez mugatzea eta aurrera egiten hastea.

Ildo beretik, 2000. urteko Kulturaren Plan Estrategikoaren eguneraketa ere baztertu dute, ezetz esan diote, ordutik eguneratu ez den Plana egokitzeari ez. Mende hasieran egindako dokumentu batek gidatzen ditu gaur egun gure hiriaren irizpide kulturalak; zer premia kultural dituen, zer aurreikusi behar den, herritarrek zer eskatzen duten... Azken finean, edonork ulertuko luke 20 urte baino gehiago igaro ondoren, plan estrategiko bat eguneratu egin beharko litzatekeela. Baina ez! Horri ere ez esan dio gobernuak, nahiago du beste alde batera begiratu, eta iparrik ez duen planarekin aurrera egin. 

Hori guztia dela eta, alkateari eskatu diogu, bere gobernuaren jarrera aldatzeko hausnarketa egiteko, akordio handiak lortzeko, guztiek beren lekua izan dezaten, jokorik gabe, eta hala, Irungo herritar guztiak ordezkatuz. Hori horrela bada, EAJren laguntza izango du.



Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube