Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Laneratzea sustatzen duen Gazte Bermearen Europako sistema indartu nahi du EAJ-PNVk
“Euskadik sistemaren kudeaketan parte hartzea nahi dugu, gure gazteen bizi-kalitatea hobetzeko”, gaineratu du Aitana Agirre hautagai jeltzaleakArgazkiak...
Gure gazteen bizi-kalitatea hobetzea da Europako Parlamenturako hauteskundeetarako EAJ-PNVren programan jasotako helburuetako bat. Horretarako, Aitana Agirre hautagai jeltzaleak gaur azaldu ditu hainbat ekimen. “Prestakuntza onena duen belaunaldiak lan- eta bizi-baldintza onak izateko” ekimenak hain zuzen ere.
Proposamen horien artean, “gazteak lan-merkatuan sartzen laguntzeko sistemak hobetzea” nabarmendu du, “batez ere bekadunei, ikertzaileei edo laneratzeko kontratuei dagokienean”. “Helburu horrekin, laneratzea sustatzen duen Gazte Bermearen Europako sistema indartzea planteatzen dugu, Euskadik sistemaren kudeaketan parte har dezan bultzatzeaz gain”, zehaztu du.
“Europa estatuz gaindiko proiektu sozial, politiko eta kulturala da, gure bizitzako arlo guztietan eragiten duena; baita ikasketetan ere”, gogorarazi du Aitana Agirrek. Hori dela eta, jeltzaleen programak Erasmus eta antzeko nazioarteko truke-programa guztiak indartzea eta laguntza ekonomikoa handitzea proposatzen du. "Horrela, Europako herri desberdinetako gazteen lan akademiko eta profesionala ingurune eleaniztunetan eta kulturanitzetan sustatzen dugu, eta, aldi berean, balio europarrak bultzatzen ditugu", gaineratu du.
Amaitzeko, Aitana Agirrek esan du “EAJk Europako agintariek goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen aitorpenean sakoneko inplikazioa izatearen aldeko apustua egiten du”.
EAJ-PNVko hautagaiak Donostiako Unibertsitateetako Europa Biribilgunean egin ditu adierazpenok, beste hautagaiekin lagunduta eta unibertsitateko ikasle talde batekin.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31