Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oñatiko EAJ-PNVren udal taldeak adierazpenak egin ditu Oñatiko Udalak langile bat kaleratzeagatik, EAEko Auzitegi Gorenaren epaiaren aurrean
Jeltzaleek babesa adierazi diote kaletatutako langileari, eta salatu dute, bai EH Bilduren udal-gobernuak agertutako gardentasun eza, bai langilearekiko begirune faltaEAEko Auzitegi Gorenak, langile bat kaleratzegatik, Oñatiko Udalari emandako epaiaren aurrean (2024/1040), Oñatiko EAJ-PNVren udal-taldeak honako hau adierazi nahi du:
Lehenik eta behin, langileari gure babes eta elkartasun osoa erakutsi nahi diogu. Izan ere, aurretik zuen lanpostu finkoa utzi, eta Oñatiko Udalean lanean hasi eta hilabetera egin behar izan dio aurre kaleratze desegokiari.
Bigarrenik, nabarmendu nahi dugu EH Bilduren udal-gobernuak ez duela inolako arretarik eta begirunerik agertu kaleratutako langilearekin. EH Bilduren udal-gobernua, beti bere burua alderdi ezkertiartzat duena eta beti langileen ondoan egotea aldarrikatzen duena, kasu honetan, ez da langilearen alboan egon. Izan ere, Eibarko epaitegian demanda jarri baino lehen, kaleratutako langileak erreklamazioa aurkeztu zuen Oñatiko Udalean; EH Bilduren udal-gobernuak ez dio erreklamazioari erantzun ere egin. Halaxe adierazi du EAEko Auzitegi Gorenak bere epaian, aurrekarietan (9. puntua).
Hirugarrenik, salatzen dugu EAJ-PNVren udal taldeak komunidabideen bitartez izan duela kaleratzearen judizializazioaren inguruko informazioa. EH Bilduren udal-gobernuak ez digu inolako informaziorik eman garrantzitsuak izan diren gertaeren hauen inguruan: Oñatiko Udalari kaleratze desegokiagatik jarritako auzia; Eibarko epaitegiak emandako epaiaren egoera zertan egon den, edota Oñatiko Udalak EAEko Auzitegi Nagusian helegitea aurkezteko hartutako erabakia. Gai honetan eta gertaera horietan, EH Bilduren udal-gobernuaren gardentasun eza erabatekoa izan da.
Horren harira, argitu nahi dugu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia eman ondoren komunikabideetan argitaratutako balorazioa ez dela Oñatiko Udal korporazio osoaren balorazioa, baizik eta EH Bilduren udal-gobernuarena.
Laugarrenik eta azkenik, uste dugu oso kezkagarria dela eta erabat desegokia 2018. urtean Oñatiko Udalak antolatu zuen hautaketa-prozesuaren espedientearen kudeaketa; alegia, kaleratutako langilea kontratatzeko erabili den espedientearena. Kudeaketa desegoki horrek eragin du, hain zuzen ere, “kontratazio-akats” tamalgarria, eta, horren guztiaren ondorioz, langilea kaleratzea eta itzelezko kalte-ordaina ordaindu behar izatea, Oñatiko Udalaren diru-kutxaren kaltetan.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31