Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Nahikoa dugu ‘ezetzaren politikatik‘ eta mezu toxikoetatik”
Zubietako gunearen aurkako egonezina sortzea salatu du EAJ-PNVk Gipuzkoako Batzar NagusietanXabier Otxoak, Jasangarritasun batzordeko EAJ-PNVren bozeramaileak, “helburu politiko jakina daukan oposizioa egitea” salatu du, “Zubietako plantari ezezkoa ematen setatua dagoena”, ToxicoWatch-ek egin duen agerraldiaren ondoren EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak eskatuta. Batzarkide abertzaleak adierazi du ordezkari holandarrek aitortu dutela “ezin dutela esan beraiek lortutako datuak errausketak eraginak direnik eta, aldi berean, galdera asko utzi dituztela erantzun gabe”.
Xabier Otxoak azpimarratu duenez “batzuek, dena den, ez dute erreparorik Zubietan osasunari kalte egiten dioten isuriak izaten direla frogatzen ez duten balizko azterketei haizea emateko, iritzi publikoa kutsatu besterik egiten ez duten azterketei”. “Ezetzaren politikan jarraitzen dute, beren oposizio toxikoarekin, gizartea larritu eta Zubietako gunearen aurka jartzeko, eta hori errealitatearen aurka talka egiten duen ikuspegi sektarioa da”, nabarmendu du.
Bozeramaile abertzalearen arabera, “gertatzen dena da argi geratzen ari dela asmatu egin dugula balorizazio energetikoaren konponbidea erabakitzean, eta beharrezkoa dela Gipuzkoarako”. “EAJ-PNVren izenean dei egiten dut berriro gure erakundeetan konfiantza izan dezagun eta gipuzkoarrei esaten diegu egoteko lasai”, adieraziz amaitu du Xabier Otxoak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31