Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/05/27

Agirregoitiak aldarrikatu du Europar Batasunak baloratzen eta Estatu kideei gomendatzen dizkiela Euskadin gizarte ekintza alorrean garatzen diren ekimenak

Europako Hauteskundeetarako zerrendaburu jeltzaleak Donostiako Zubi Etxe zentroa bisitatu du gaur goizean, osasun mentalaren zainketarako erreferente Europak gomendatzen duen Zaintza HerriLab Gipuzkoako Foru Aldundiaren programaren barruan
Agirregoitiak aldarrikatu du Europar Batasunak baloratzen eta Estatu kideei gomendatzen dizkiela Euskadin gizarte ekintza alorrean garatzen diren ekimenak

Oihane Agirregoitia EAJ-PNVk Europako Hauteskundeetarako aurkezten duen hautagaitzako zerrendaburuak gaur goizean Donostian Zaintza HerriLab osasun mentaleko programa ekarri du gogora, eta nabarmendu du, Europar Batasunak Europako jardunbide egoki gisa euskal proposamen sozial aurreratuak gomendatzen dituela , eta antzeko programak gainerako estatu kideetan ere garatzea iradokitzen duela. Agirregoitiak nabarmendu du halakoek ziurtatzen dutela euskal gizarte-politikak Europar Batasunean Europako aurreratuenak direla. Europako gizarte-ereduari Euskaditik laguntzeak Batasuna behetik gora eraikitzen laguntzen du, pertsonen bizitza hobetuz.

Agirregoitiak Zubi Etxe zentroa bisitatu du gaur goizean Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiak osasun mentala zaintzeko garatzen duen estrategiaren funtsezko pieza. Komunitate-lotura handiak dituen zentro bat da, eta hiru mailako arreta- eta zainketa-ibilbide baten parte da. Lehenengo biak jokabide-nahasmendu oso larriak dituzten pertsonei zuzenduta daude, eta erregimen erdi-irekietan eta ez komunitarioetan garatzen dira. Zubi Etxeko kudeatzaileek defendatzen dute egoitza hau komunitatean bizitzeko urratsa emateko zubitzat har daitekeela.

Hautagai jeltzaleak nabarmendu du europar eredu soziala Batasunaren DNAn dagoela bere sorreratik, eta azpimarratu duenez “neurri handi batean Agirre Lehendakariari esker. ‘Katea Ez da Eten’. Hori dela eta, EAJ-PNVren politika sozialak eredugarri dira gaur, bai eta hemen eta hauteskunde kanpainetan "eskuinekoak" garela esaten dutenentzat ere, beren ordezkari instituzionalak bidaltzen baitituzte hemen egiten ari garena ikastera. Agirregoitiak nabarmendu duenez “Zaintza HerriLab moduko ekimenek, zeinetan zentro hau integratuta baitago, gizarte modernoen ardura eta kezkei erantzuten die: osasun mentala”. Zaintza HerriLab proiektuak 14 esperientzia jarri ditu abian, denak lurraldean oso finkatuta. “Esperientzia hauek oso ondorio positiboak ekarri dituzte eta Europar Batasunak estrategia hau aintzat hartu eta jaso du Estatu kideei beren politika publikoak diseinatzeko orduan egiten dizkien gomendioetan. Ondo egin den lanaren aitortza. Europan aintzatesten duten elkarlana”.

Hautagai jeltzaleak, azkenik, azpimarratu du politika horiek direla “hitz egitearen eta egitearen artean dagoen ezberdintasunaren adibide. Guk egin egiten dugu, Europa behetik gora eraikitzen ari gara, pertsonen bizimodua hobetuz. Hala, Euskadi bihurtu da Europako eredu sozialaren erreferente. Babes eredu bat denontzako aukera berdintasuna bermatu behar duena, bai eta kalitatezko enpleguak eta lan baldintza zuzenak ,txirotasuna eta desberdintasun egoerak murriztea eta klimaren neutraltasunerako trantsizio bidezko eta ekitatiboa sustatzea ere”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube