Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/05/23

EH Bildu eta Abotsanitzi Hondartza kiroldegian onartu duten prezioen igoera neurrigabea berriz aztertzeko eskatzen diegu

PNVk uste du borondate politikoarekin egoera hori zuzendu daitekeela eta zenbait ikastarotan %750 arteko igoerek familien poltsikoan eragin ez dezaten
EH Bildu eta Abotsanitzi Hondartza kiroldegian onartu duten prezioen igoera neurrigabea berriz aztertzeko eskatzen diegu

EH Bildu eta Abotsanitzeko zinegotziek alde bakarretik erabaki dute kiroldegiko udako ikastaroen tarifak onartzea, zenbait ikastarotan %750 arteko igoera neurrigabeekin eta EAJko zinegotzien desadostasunarekin. Erabaki hori Hondarribia Lantzen-eko Administrazio Kontseiluak hartu zuen maiatzaren 9an, eta orain arte Udal Gobernuak ez die erabaki hori herritarrei jakinarazi.

PNVk EH Bildu eta Abotsanitzeri eskatzen die abusu hori berriz aztertzeko eta gelditzeko. "Gure ustez, irizpide finantzarioarekin eta borondate politikoarekin udako tarifak berrikus daitezke eta dagozkien igoerak modu haztatuagoan aplikatu”.

Badakigu gertatutakoarekin kiroldegiko erabiltzaileak mobilizatzen hasi direla, eta bide ofizialetatik kexak aurkeztu direla udal-gobernuari zuzenduta

PNVk bi gogoeta partekatu nahi ditu: lehena, premiazkoa, lehenbailehen gehiegikeri honi amaiera ematea eskatzeko. Bigarrena, patxadaz egindakoa, EH Bildu eta Abotsanitzen gobernuaren kudeaketa inkoherenteari buruzkoa. Oraindik, datozen urteetarako planteatuko duten tarifen eta kiroldegiaren kudeaketaren eredua zein den jakitera eman gabe, prezioen igoera nabarmenak onartu dituzte. Duela urtebete "Gipuzkoako garestiena" zela zioten kiroldegian, prezioak nabarmen igo dituzte. Orain agerian geratzen da kiroldegiaren aurreko kudeaketagatik egin zuten desprestigio-kanpaina bidegabea izan zela eta ez zela errealitatean oinarritzen. Hondarribitarren aurrean argitu beharko duten beste gai bat. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube